Lantegi-eraikinik politena
Igogailu-kooperatibak sortu zeneko berrogeita hamar urteurrena ospatzeko iaz inauguratua, Orona-Ideo delakoa autoak geldiarazten dituen eraikin “galaktikoa” da. Xabier Barrutieta arkitektoaren egitasmoak etorkizuna irudikatu nahi du, lursoro arruntetik bikaintasunera bidean, gorantza altxatzen den berrikuntzaren plater hegalaria balitz moduan.
Lantegia, unibertsitatea eta ikerkuntza bere baitan biltzen dituen innovation city honek teknologia, sorkuntza, diseinua, energia, iraunkortasuna eta joera-joeran dauden beste hainbat paradigma estrategiko aldarrikatu nahi ditu.
Geotermiaz, biomasaz, eguzki-indarrez eta bestelako berriztagarriez energia-eraginkortasunaren apostua sortze beretik egin duen 70 milioi euroren erronka, 40.000 metro karratutan barrena eraikia (lau futbol-zelai beste), goi mailako 450 lanposturentzat burutua.
Eta, gainera, nabarmen polita.
Aurrekaldetik
Aldamenetik
Atzekaldetik