Langabeziaren datuak: azken bost urteotako onenak
Amatiño
2016/01/28 23:00
Langabeziaren bilakerak onera egin du 2015 urtean zehar, atzo bertan jakinerazi ziren emaitzen arabera. %12.6, Euskal Autonomia Erkidegoan; %13.8, Nafarroan; eta %20.3, espainiar estatuan. Oro har, azken bostpasei urteotako daturik onenak.
Erantzunik ez
Paradoxa
Amatiño
2016/01/25 23:00
Wroclaw eta Donostia hiriak hasi berri dira 2016ko Europako Kultura Hiriburutza ospatzen. Wratislaviarrek Chillida-Lekuko 39 eskulturez ekin diote urteko egitarauari, gurean Chillida-Leku irekitzeko gauza izan ez garen artean. Paradoxa.
Seirehun urteko partzuergoa
Amatiño
2016/01/22 19:55
Hainbatek pentsa lezake “partzuergo” adiera gaztelaniazko “parzoneria” moldearen bertsio eskasa baino ez dela. Ez, ba. Euskal izena agertzen da Azkue, Lhande, Mujika, Labayru eta Sarasolaren hiztegietan baina ez, esaterako, Espainiar Akademiarenean edo Salvat entziklopedian. Iparraldetik datorren izena, frantsesetik nonbait.
Euskal Barrokensemble: bai, baina…
Amatiño
2016/01/19 11:15
Zalantzarik ez, Euskal Barrokensemble lehen mailako musika-taldea dela, baina nago ez zuela erabat gogoan izan zein agertokitan ari zen jokatzen. Auskalo Kursaal Eszenako abonatua aditua ote den, ezjakina edo erdipurdikoa. Baina, zer nahi delarik, jakinekoa da bertatik pasatu ohi direla urtean zehar Europako orkestrarik onenak eta, txarrenean ere, ohiko entzulegoak baduela konparazioak egiteko eskubidea.
Monitore profesionalen ardura eta erantzukizuna
Amatiño
2016/01/16 19:15
Hiru gazte (bat, gutxienez, eibartarra omen) onik atera dira, gaur eguerdian, Candanchun izandako lur-jausitik, pistaz kanpo eskiatzen zihardutela. Beste bi, Astunen eta Benasquen. Zorioneko gero, bostak, batez ere eibartarra, norbaitek bertatik bertara ikusi baitu non estali duen, zehatz, elurrak. Ez da ohikoa.
Puigdemont: “fal·lible però insubornable”
Amatiño
2016/01/14 00:05
“La historia de Catalunya es esto: cada vez que el destino nos coloca en una de esas encrucijadas decisivas, en que los pueblos han de escoger entre varios caminos, el de su salvación y su encumbramiento, nosotros, los catalanes, nos metemos fatalmente, estúpidamente, en el que conduce al despeñadero” (Agustí Calvet “Gaziel”, 1934).
Orkatzategi, Arabatik itsasora bitartean
Amatiño
2016/01/12 00:05
Orkatzategi tontorra (869 m.) ez da inondik ere Zaraia mendilerroko gailurrik altuena (Elorreta, 1.141 m.) baina nekez, milatik beherakoen artean, ikuspegi hoberik eskaini dezakeenik.
Porrota ez eze, hondamendia
Amatiño
2016/01/09 00:05
Euskal ikuspegitik behintzat, Espainiako eta Ingalaterrako armadek elkarren aurka, 1588an, izan zuten itsasgudua ez zen porrota soila izan, hurrengo hainbat hamarkadatako hondamendia baizik. Barrena, 333 euskal marinel hiltzeaz gainera, Bizkaiko zein Gipuzkoako arrantza-sektoreak Ternuaraino joateko itsasontziak galdu zituen.
Maitasuna galdutako bertsoa
Amatiño
2016/01/06 00:05
Latza da, segurutik, maitasunik eza. Baina, horratik, nabarmen latzagoa bizitzaren hondarrean konturatzea ez zarela sekula izan egunero aldamenean izan duzunaren benetako maitalea, 45 urte lehenago hil zen ezezagunaren sasiordekoa baizik.
Egutegi-takoen omenetan
Amatiño
2016/01/03 00:05
Ume-umetan ezagutu nuen nik, gurean, Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia. Baita egunero irakurri ere. Tako-orria irakurtzeko eta sukaldeko arbel beltza hitz berriak azpimarratzeko.