Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Amore eman eta kitto

Amore eman eta kitto

Amatiño 2017/09/10 00:05
Seguru, gero. “Rendición” (Ray Loriga. Madril, 1967) nobela da, ez baitu alferrik irabazi 2017ko Alfaguara Nobela Saria. Horretan zalantzarik ez. Beste kontu bat da, ordea, nobelatzat erosten duenak nobelatzat irakurriko ote duen. Baina zer gehiago izan ote daiteke? Ipuina? Fabula? Alegoria? Zientzia fikzioa? Distopia? Hausnarketa filosofikoa? Baina, tira, zer gerta ere, laburra da eta, konturatu orduko, protagonistak amore ematen du, eta kitto.
Amore eman eta kitto

Azala

Erdi apala, erdi txotxoloa, gizonezkoa baino ezin den izan protagonista, muturreko fikziorik harrigarrienean ere nekez loratu baitaiteke emakumerik hain inozoa. Parean aurkitzen duen gizartea, berriz, sasi-zoriontsua-edo, etorkizuna erabakitzeko adorerik ez duen iraganik gabeko gizarte etsia. Bai mundu berria (Huxley, 1932)

Oro har, indarrean dagoen joerari atxikiz, gardentasunaren kritika latza, besteak beste: “eso es algo que en la ciudad transparente existe como en ningún otro lugar que yo haya conocido, la claridad. Y de la claridad se puede tener buena o mala opinión, pero es evidente que cuando es tan excesiva y se convierte en la única condición, engulle todos los secretos, todos los misterios y todos los deseos. Y de tanto verlo todo ya no quiere uno prestarle atención a nada”.

Baina ez gero pentsa, dena aldez aurretik erabakia eta batere askatasunik gabe funtzionatzen duen gizarte hipergarden hori, zenbait agintari gaiztoren menpeko diktadura denik. Sistema hain ondo arautua dago eze, bere baitan moldatzen dela, batbedera bere buruaren jabe eta morroi, aldi berean, izateko.

Atmosfera itogarri horretan, kontakizunak aurrera egiten du, errepikaz errepika, noiz amaituko. Atzenean, azken zortzi lerroek salbatzen dute nobela edo dena delakoa. Bapo. Baina, ez niri jaramon handirik egin, gauza jakina da-eta, ni ez naizela batere nobelazale.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: