Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eta adin-kontua ez balitz?

Eta adin-kontua ez balitz?

Amatiño 2017/09/26 00:05
Jakinekoa da, umetan, neskatilak aski sorginak izan ohi direla, zelba samarrak, nabarmen maltzurrak. Mutikoak, berriz, on hutsak, dezente inozoak, tentel antzekoak.

Ziurrenik, nesketan zein mutiletan denetarik izango da, baina, batez beste, neskatoak mutikoak baino antzezleagoak direla eta mutilak, ostera, neskak baino benetalariagoak… ez du inork zalantza izpitan jartzen.

Irizpide hau, oro har, erabat nagusi da gizartean. Nagusi ez ezik, guztiz errotua. Are gehiago, nik neuk ez diot sekula inori kontrakorik entzun.

Inori sekula entzun ez diodan bezala, nesken eta mutikoen jokamolde hauek iraungi-datarik edo amaitzeko eperik dutenik.

Ez dela adin-kontua esangura al du?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: