Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Auguas Tuertas

Auguas Tuertas

Amatiño 2017/09/03 00:05
Anayet-eko iboien ingurua Aragoiko Pirinioetako medialderik politenetakoa omen… Horratik, “Auguas Tuertas” (aragoieraz) haranak merezi du, gero, joan-etorriren bat. Aldapa handirik gabe, bost ordutan oinez ibiltzeko ohiturarik duten gaztetxoekin batera egiteko moduko ostera zoragarria. Gogoan izan, hala ere, 90 km. ingurukoa dela, errepidez, itzuli beharrak eskatzen duen logistika.

Somportepeko Espelunguère (1.350 m.) parkinetik hasi eta, goiko naban zehar, Aragoien eta Biarnoren arteko Escalé (1.639 m.) ataka estua gainditu ostean, maldan behera.

GR11 bidezidorretik jarraitu, Auguas Tuertas (ur bihurrituak) eta Guarrinza haranetan barrena, Ozako oihaneraino, Echo ibarrean.

Bost ordu t´erdi inguru, emeki-emeki, tapa-tapa, mantso asko, mendian egin ohi diren egin beharreko guztiekin. 

Leku ederra, ederrik bada. 

Espelungues

Escalé mugako ataka, Biarno aldetik ikusita. Atzekaldean, Aragoiko lehen larreak. Oso aspaldiko pasabidea ematen du, lau mendizaleen oinetan sumatzen den  galtzada ez baita, inondik ere, naturala. 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Barrenean, "Auguas Tuertas" (ur bihurrituak), maldan behera, haranean zehar, Aragoi-Subordan errekak egiten dituen etengabeko jira-birak tarteko. 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Mendi-magalean, berriz, berrogeitaka sai,  egonean. Auskalo zeren zain ote dauden... Denak elkarrekin aztoratuz gero ez dira batere gozoak izango!

Aguastuertas-Portada

Aragoi-Subordan erreka, Guarrinza aldetik ikusita. Jira eta buelta, maldan beherako biderik aurkituko ez balu bezala. 

DolmenEchar

Barrenean, "Acher" mendilerroa. Aurrez aurre, Neolitiko Aroko "Achar" trikuharria.  Duela bost mila urteko artzainak ere ez ziren, antza, batere makalak leku aproposak aukeratzen!

Mapa

Eskuinetik ezkerrera: Somport, Estanés iboiaren iparraldea (Espainia eta Frantziaren arteko muga), Aguas Tuertas, Aragoi-Subordan erreka eta Ozako Oihana.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: