Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lan-merkatua: lehia gutxiago eta egokitzapen gehiago

Amatiño 2016/06/21 00:05
Mutilek zein neskek, denok ikasi beharko dute aldatzen: gizonezkoek emakumeen kontrako lehiarik ez eragiten eta emakumeek euren lan-eskaria merkatuaren lan-eskaintzetara egokitzen.

Tradizioa eta berrikuntza, Chillida-Lekun

Amatiño 2016/06/19 19:05
Kukai Dantza Konpainiak, atzo, Chillida-Lekun eskainitako “Topaguneak” ikuskizunari hainbat arte-balio zor zaio, noski, baina baita gertaera soilak zenbait hausnarketa eragin ere. 2016 Kultura Urtean zehar, euskal eskultorerik ospetsuenaren ondare-eremuak itxita iraun izana, gutxienez, demasa da.

Erraustegien mapa

Amatiño 2016/06/17 00:05
Zubietako erraustegiaren kontra Gipuzkoa Plazan bildutakoei ez zaie arrazoirik falta. Julio Urkixo eruditoak esan ohi zuen bi eratako ikertzaileak daudela. Batetik, han-hemenka ahalik eta daturik gehien jaso eta ondorioak ateratzen dituztenak; eta, bestetik, aldez aurretik erabakitako ondorioa frogatzeko, komeni zaizkien argudioak baino jasotzen ez dituztenak. Gipuzkoa Plazan bildutakoak bigarren era honetakoak dira.

Txindoki, nekezenetakoa eta gezurtiena

Amatiño 2016/06/14 00:05
Txindoki da, behar bada, Euskal Herriko gailurrik faltsuena. Aurrez aurre harroxkoa da, gibelez gibel sotila bada ere; nartzisista samarra ere bada, euskal Cervinotzat bai baitu bere burua; eta baita gezurti nabarmena ere, Txindoki ez omen da-eta bere egiazko izena, magalpeko borda xumeari lapurtutako gaitzizena baino.

Tximinoen gezurra

Amatiño 2016/06/11 00:05
Gizadiaren azken hiru milioi urteko bilakaera laburbiltzen du ehun minutuan “Tximinoen Erresuma” deitu marrazki bizien film frantsesak. Edward, Lucy eta gainerako tximinoen historia. Euskarazko bertsio eta guztikoa. Haurrentzakoa omen, helduok ere gozatzeko modukoa den arren.

Garbiñe

Amatiño 2016/06/08 00:05
Duela lau urte inor gutxik ezagutzen zuen. Orain, ostera, denok “gutartzat” aldarrikatzen dugu. Espainiar prentsan, espainiarra da; EiTBn, euskalerritarra; Bizkaikoan, eusko-venezuelarra; Gipuzkoakoan, jatorriz gipuzkoarra eta, Eibarren, erdi eibartarra. Gure Garbiñe gajoa!

Izas, hain hur eta hain bakarti

Amatiño 2016/06/05 00:05
Leku gutxi gero, Izas kanala baino naturalago eta bakartiagorik, asfaltotik horren hur. “Erruduna” da, behar bada, lehen hogei minutuko harrarte gogaikarriaren langa, uxatzailearenak egiten dituena. Mendizale gutxi, abere gutxiago eta eskiatzaile batere.

Ponpaz eta boatoz

Amatiño 2016/06/02 00:05
“Hoy es día de pompa y boato” esan zidan, ahopeka, aldamenean eseri zitzaidan emakume butakakideak. Eta euskaldunik gehienek gure baitan omen dugun dena-itzuli-beharreko-obsesio horrek lanari ekin zion, naizen hau kontura aurretik. “Pompa y boato”... zelan arraio esan horren pareko edo antzerakorik euskaraz?

Frantses jendea, Donostian: turista ala auzotarra?

Amatiño 2016/05/29 00:05
Gero eta ugariagoa da frantses jendea Donostian. Bertako Informazio Bulegora iaz hurbildu ziren 103.026 turista atzerritar europarretatik 57.075 frantsesak izan ziren. Urte berean, noiz edo behin Donostian lo egin zuten atzerrietatik, gehienak frantsesak izan ziren.

Droneak, jaun eta jabe

Amatiño 2016/05/26 00:05
Aurreko ostiralean, Lufthansaren Airbus 320 hegazkinak mortalak eta bi egin behar izan zituen Loiuko aireportuan, lurreratzera zihoala hiru drone, aurrez aurre, ezustean agertu zitzaizkionean. Larunbatean, Organbide mendatean, Orbaitzeta (Aezkoa) eta Esterenzubi (Garazi) arteko mugan, hainbat neska-mutil elkarrekin ikusi nituen, firin-faran, dronekin jolasean. Igandean, berriz, zineman, “Espías desde el cielo” pelikula, droneak direla-eta sekula egindako filmik entretenigarrienetakoa.