Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Eibarko industria iturburuaren lekuko

Eibarko industria iturburuaren lekuko

Amatiño 2018/02/16 00:05
Amaia Acha-Orbea (Hasiberria), Iñaki Garmendia (Urteko enpresa) eta José Antonio Jainaga (Ibilbidea) enpresariek jaso zituzten aurreko astelehenean, Bilbon, El Correo egunkariak eta Sabadell banketxeak elkarrekin sortutako “Euskadi Avanza” sariak. Hirutik bi, Eibarko industria-iturburuaren lekuko. Kasualitate hutsa ote? Ez dut uste.

Meteo for Energy eta EGA Master lantegiak, izatez, gasteiztarrak dira baina, arakatuz gero,  euren sortzaileen jatorrian Eibarko sasoi bateko enpresa-senak dirau.

Amaia Acha-Orbea enpresari eibartarren alaba eta biloba da. Umetatik ezagutu izan du  kultura hori etxean. Hala ere, auditoria baten ziharduen lanean, meteorologiaz hasi berria zen Ibon Salbidegoitia fisikoa ezagutu eta, duela bost urte,  elkarrekin,   Meteo for Energy enpresa sortzea erabaki zutenean,  meteorologí-aurreikuspenen bitartez energia berriztagarrien planten lehiakortasuna areagotzeko. “Big data”, “data mining”, “business intelligence” eta honelakoak hitzetik hortzera aipatzen ditu Amaiak, eta munduko larrain digitala partekatzen du lankide izan nahi duten guztiekin.

Iñaki Garmendiak Armeria Eskolan egin zituen lehen ikasketak eta, hainbat urtez  inoren esku-lanabesak saltzen aritu ostean munduan barrena, 1990 urtean bere lantegia sortu zuen: EGA Master, industriarako esku-erreminta enpresa, gaur egun, bi semeekin batera, ekoizpen guztiaren %90a atzerriko 150 herrialdetan saltzen duena, sektorerik garatuenetan. Langileak gazteak ditu (batez beste 34 urte inguru); emakumeak nagusi (%62, baita zuzendarien artean ere) eta hogeitaka hizkuntza mintzo dira.

Nago, honelako adibide gehiago beharko genukeela, Eibarren ez ezik, baita Euskal Herri osoan ere. Baina, beldur naiz, inork enpresari izan nahi ez duen herrian nekez izango dela, luzera baino lehen, etorkizunik.

Premios EL CORREO Y EL SABADEL A EMPRESARIOS VASCOS. FOTO LUIS ANGEL GÓMEZ. FOTO LUIS ANGEL GÓMEZ.

Amaia Acha-Orbea (Meteo for Energy), José Antonio Jainaga (Sidenor) eta Iñaki Garmendia (EGA Master) sarituak. Argazkia: Luis Ángel Gámez

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: