Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ezin asmatu

Ezin asmatu

Amatiño 2018/03/02 00:05
Tamalez, Josuneri azukre-koxkorra etxeratu zaio gaur, eta atzo, aldiz, sasi-bortxatzailea heldu. Gizonezkoek ez dute sekula unerik egokiena asmatzen.

Josune, erdi ametsetan baino ez bada ere, zain dago, senarra sexu-irrikaz etorriko ote zaion zain, mekanikorik zakarrena bailitzan, taladrina-usainez, lizunkeria dariola, izerditan blai. Zain, zezen boteretsuaren pare noiz hurbilduko zaion, aurrean harrapatzen duen guztia adarkatu beharraren beharrez labadoraren kontra bortizki estutu, gibeletik izter artea nasaitu eta, ziztu bizian, aitaren batean, grina itsuari amain emanda, noiz haren jario epela, borborka, barru-barruan sentituko.

Josune, erdi ametsetan baino ez bazen ere, atzo ere zain egon zen, senarra goxo eta maitekor etorriko ote zitzaion zain, olerkaririk limurgarriena bailitzan, garbi-usainez, poesia zeriola, xarmatan blai. Zain, amorante izkutuaren pare hurreratuko ote zitzaion, aurrean sumatzen zuen guztia ferekatu beharraren beharrez, atari ondoan goxoki agurtu, gibeletik lepo-ingurua miazkatu eta, soseguz-soseguz, astiro asko, lera eztitsuari amain emanda, noiz haren lore-sorta jasoko eta belarri-zuloan entzungo: gura zaitut.

Tamalez, Josuneri azukre-koxkorra etxeratu zaio gaur, eta atzo, berriz, sasi-bortxatzailea heldu. Gizonezkoek ez dute, inoiz, momenturik aproposena asmatzen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: