Gallastegik, 100 urte
Amatiño
2018/02/20 09:00
Datorren domekan ehun urte beteko dittu Migel Gallastegi pelotari eibartarrak. Gallastegi, eskuz-eskuko txapelduna izan zan, hiru bidar, oin dala hirurogeita hamar urte inguru, eta ez zeban laugarren txapelik irabazi, ez zittualako antolatzaileen diru-eskeintzak onartu.
Erantzunik ez
Eibarko industria iturburuaren lekuko
Amatiño
2018/02/16 00:05
Amaia Acha-Orbea (Hasiberria), Iñaki Garmendia (Urteko enpresa) eta José Antonio Jainaga (Ibilbidea) enpresariek jaso zituzten aurreko astelehenean, Bilbon, El Correo egunkariak eta Sabadell banketxeak elkarrekin sortutako “Euskadi Avanza” sariak. Hirutik bi, Eibarko industria-iturburuaren lekuko. Kasualitate hutsa ote? Ez dut uste.
Estatu anazionala
Amatiño
2018/02/13 09:00
Espainiaren eta Frantziaren presioak desagertuko balira, euskal kolektibitateak izango al luke, erakunde publikoen babesik gabe, euskal nortasunari eta euskarari eusteko besteko indarrik eta kemenik?
Missouri
Amatiño
2018/02/09 00:10
Publikoaren saria Donostiako zein Torontoko zinemaldietan, Gidoirik Onenari Veneziakoan, lau Urrezko Globo, zazpi nominazio hurrengo Oscar sarietarako… “Three billboards outside Ebbing, Missouri” (Tres anuncios en las afueras) ez da, inondik ere, ikuslea lokartaraziko duen filma. Beste kontu bat da, ordea, hipnosirik eza dohain nahikoa ote den inori aholkatzeko.
Euskaldun izatea espainola izatearekin
Amatiño
2018/02/06 09:00
Azken berrogei urteotan indarrean dugun autonomia-estatutua eguneratzeko asmotan, bihar bilduko dira Eusko Legebiltzarreko bost alderdiok euren proposamenak aurkezteko eta zertan diren aztertzeko.
Ikuspegi historikoaz, ondo
Amatiño
2018/02/03 00:05
Apurka-apurka, langabeziaren datuak hobetzen ari dira, astiro baina etengabe. 2012an baino dezente hobeto gaude, baina inondik ere ez, oraindik, 2007an bezain ondo.
Klima-aldaketa bai, baina
Amatiño
2018/01/30 09:00
Espainiako eta Portugaleko hamalauren bat unibertsitatek, zientzia-erakundek eta meteorologia-zerbitzuk elkarrekin burutu dute “Izotz Aro Txikia, Iberiako mendietan”* izeneko ikerlana, non aztertzen duten azken zazpirehun urteotan iberiar mendietan izan diren klima-aldaketak.
Prentsa gobernatuak defenditzeko dago, ez gobernatzaileak
Amatiño
2018/01/26 00:05
Mila bederatzirehun eta hirurogeita batean, The New York Times, The Washington Post eta Estatu Batuetako egunkaririk garrantzitsuenek argitara eman zituzten, Einsenhower (1953-1961), Kennedy (1961-1963), Johnson (1963-1969) eta Nixon (1969-1974) presidenteek, errenkadan, ezkutuan gordetako “Pentagonoaren agiriak”, zeinetan biltzen ziren Vietnamgo gerraren inguruko informazio sekretuak.
Tropelaren lasterketa
Amatiño
2018/01/23 09:00
Txirrindularitza gustuko duen edozein zalek badaki taldekako lasterketetan taldeburuak egin dezakeen okerrik handiena zera dela: azkar abiatu beharraren beharrez, bere taldekideak joan daitezkeen baino lasterrago abiatzea eta hainbat lagun bidean galtzea.
Kontzertu gogoangarria
Amatiño
2018/01/19 00:05
Asteleheneko kontzertuak frogatu zuen, Donostiako Kursaalean, Yuja Wang pianojotzaile txinatarra benetan ona dela eta orkestra batek ez duela zuzendaririk behar izugarri ondo jotzeko. Areto nagusia gainezka, astelehenekoa, urtetan gogoratuko den kontzertua izan zen.