Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Izan zirelako gara, industriaz ere

Amatiño 2019/01/29 11:57
Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Hona euskaldunok harro asko errepikatu ohi dugun leloa. Ideia hau lotu izaten diogu, gehienetan, euskarari, euskal kulturari eta, nolabait esateko, euskal izakera eta nortasunari. Inoiz gutxitan, gero, euskal industriari.

Hutsaren hurrengoa

Amatiño 2019/01/15 09:00
Seguru asko, presoen egoera arintzeko erritmoak ez dira zenbaitek nahi eta eskatu bezain bizkorrak baina, ETAren inguruko gizarte-sektore horren gogoa, txarto egindakoa aitortzeko gogoa, hutsaren hurrengoa besterik ez da.

Migel Gallastegi hil da

Amatiño 2019/01/04 12:05
Gaur goizeko ordu txikietan hil da Migel Gallastegi. Datorren hilean kunplituko zituen 101 urte. Gallastegi, eskuz-eskuko txapelduna izan zen, hiru bider, orain hirurogeita hamar urte inguru, eta ez zuen laugarren txapelik irabazi, ez zituelako antolatzaileen diru-eskeintzak onartu.

Sorozabali zor dizkiogu katiuskak

Amatiño 2019/01/01 20:25
Debako familia guztiek dakite nor izan zen Pablo Sorozabal, ez zuen-eta alferrik donostiar musikagileak Debako martxa konposatu 1956an, geroztik, urtero, danborradan jotzen dena. Alderantziz, ordea, konpositorea ezezagun samar hil zen hiru hamarkada geroago, Madrilen, non mundu guztiak-edo jotzen zuen Sorozabal, saskibaloi-jokalaririk onenaren deituratzat. Ez, Pablo Sorozabalek ez zuen inoiz saskibaloian egin, baina Debako martxaz gainera beste hainbat konposizio ospetsu zor dizkiogu, “katiuskak” izeneko botak gizarteratu zituen zarzuela tarteko.

Euskara kilikorraren bila

Amatiño 2018/12/25 09:00
Kepa Altonaga ez da konformatzen kritika egin eta zenbait hausnarketa teoriko azaltzearekin. Egungo euskal prosaren eredua astuntzat eta gogaikarrizat jotzeaz gainera, hainbat molde berri “antikulturaltzat” salatu ez ezik, bere proposamen praktikoa erakusten ausartzen da: euskara kilikorra.

Mundura ialgi

Amatiño 2018/12/18 09:00
Pozgarriak izan ziren, zirraragarriak gero, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurreko astean Bregenzko areto nagusian eskaini zuen kontzertua eta ondoren jasotako txalo-zaparrada.

Bai, baina

Amatiño 2018/12/04 09:00
Atzo amaitu zen Euskaraldia. Zinez uste dut ahobizi eta belarripresten arteko jokoa gogoan hartu beharreko inflexio-puntua suertatu dela, euskara gizarteratzekoan. Zorionak denei.

Euskara espioi-hizkuntza

Amatiño 2018/11/26 09:00
Espioitzarako kode sekretu gisa euskara erabili izana hainbatean aipatu izan da. Ahozko kondairak luzaro kontatu izan du aliatuak euskaraz baliatu zirela II. Mundu Gerran ezkutuko mezuak bidaltzeko, historialariek batere frogarik aurkitu ez duten arren. Frogatua dago, ordea, 160 urte lehenago Peñafloridako konteak euskal hitzak erabiltzeko agindua eman ziola Juan José Elhuyarri, espioitza-lana segurtatzeko.

Black Friday, Fair Saturday

Amatiño 2018/11/20 09:00
Hurrengo asteburuan sumatu ahal izango ditugu, gure artean, euskal dominaren bi aurpegiak. Ostiralean, Black Friday eta, larunbatean, berriz, Fair Saturday. Deitura biak ingelesez, gero eta mundializazio nabarmenagoaren adierazgarri.

Azken 38 urteotako seigarren daturik onena

Amatiño 2018/11/13 09:00
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-datuak ez dira, segurutik, nahi bezain onak, baina, batez beste, azken 38 urteotan bost bider baino ez dira hobeak izan.