Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez eroria, are gutxiago, amildua

Ez eroria, are gutxiago, amildua

Amatiño 2020/12/10 23:30
Antzoki Zaharrean aurkeztutako “Ni naiz Lete” ekoizpena Xabier poeta eta kantariaren gaineko dokumentala izan baldin bazen, eta Kursaaleko “Hesia urraturik” oratorioa, berriz, eresti introspektikoa, atzo Victoria Eugenian taularatutako “Gezur eta egia gurea” delakoa, haren adiskide, lagun, lankide eta zaleen omenaldi zirraragarria izan zen. Ahaztezin horietakoa.
Ez eroria, are gutxiago, amildua

Eñaut Elorrieta

Gipuzkoako Diputazioaren eta Donostia Kulturaren eraginez, Frantxis Lopez Landatxeren hariaz, Fernando Bernuesen arte-zuzendaritzaz, Karlos Gimenezen musika-zuzendaritzaz eta Nagore Plazaolaren ekoizpen-arduraz, agurra eskaini zitzaion gure Xabier Lete zen eta denari. Behingo eta sekulako. “Merezi zian eta zor zitzaioan” esan zidan, ahopean, alboan nuen laurogeita hiru urteko zarauztarrak.

Maite Arregi, Karlos Gimenez, Joana Ortega, Fredi Pelaez eta Iñaki Salvador bost pianotan. Euren doinu-ildoetatik, bertsoz eta poesiaz, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Igor Estankona, Mireia Gabilondo, Aintzane Galardi, Luis Garde, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Karmele Jaio, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro, Miren Agur Meabe eta Juanjo Olasagasti.

Kantaketan, ostera, Iñaki Beraetxe, Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta, Ane Gabarain, Pascal Gaigne, Txema Garces, Oihana Lekuona, Mikel Markez,  Alaia Martin, Jon Martin, Jabier Muguruza, Irati Odriozola, Petti, Pello Ramirez, Olatz Salbador, Asier Serrano zein, jakina, Antton Valverde. Eta, dantzan, Juan Antonio Urbeltz, Argia taldekideekin batera.

Guztiak ere, Xabierren heriotzaren hamargarren urteurrena dela-eta. Hamar urte, bai, egun batean hil zela. Xabierrek berak denboraz iragarri bezala, honezkero izarren hauts bihurtua izango dugu agian, baina ez dirudi hutsean erori zenik, are gutxiago ezerezean amildua.

Pianojoleak eta Gabarain
Bost piano-jotzaileak, elkarrekin agertokian. Argazki-eskuinean, Ane Gabarain, ekitear.

Petti
Iñaki Salvador eta Petti

Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz eta Argiako hainbat taldekide

Mireia Gabilondo
Karlos Gimenez lagun, Mireia Gabilondo aktore eta zinema-zuzendariak irakurri zuen Bernardo Atxagaren testua

Argazkiak: El Diario Vasco

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: