Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Garai urdinak

Garai urdinak

Amatiño 2020/12/25 12:50
Urdina da urruntasunaren kolorea. Ez da fikzioa, fisika erreala bezain egia baino. Rayleighen sakabanaketa-legeak adierazten du zergatik den zerua urdina. Gero, nahi izanez gero, poesiatik ere badu. Distantzia urdina da. Hurbiltasuna gorria izan daitekeen zentzu berean. Pasioa gorria omen. Desioa, berriz, urdina. Garai urdinak bizi ditugu.

Argi urdinaren uhin-luzera gorriarena baino 1,5 bider murritzagoa denez, haren sakabanaketa agirikoagoa da. Urrutiago dauden objektuak urdinagoak iruditzen zaizkigu. Fenomenoa adierazteko formula zehatzik ere bada. Horra:

Hurruntasun hori neguan gertatuz gero, egunabarrean zein ilunabarrean, eguzki motelaren errainu gorririk ezean, ikuspegia erabat urdintzen da, benetan planeta urdinean biziko bagina bezala.

Hona, Gabon eguneko goizaldean, Ondarroako Urzelai muino ingurutik hartutako argazkia (bat baino ez da), mendebaldetik ekialdera. Bizkaiko mugatik, Lapurdi eta Nafarroako mugetaraino. 

HigerZumaia

 

Ezkerretik eskuinera, Higer itsasmuturretik Sakoneta ingururaino. Barrenean, Larrun eta Aiako Harria.  Eskuin ertzean, itsasbazterrean, Zumaiako flysha eta Getariako Arratoia.

HigerZumaia2 

Eskuinetik hasita, Oriotik Igeldorainoko Mendizorrotz lerroa. Eta, ezkerraldeko amaieran, Igeldoko olgeta-parkeko dorrea.

Larrun Igeldo

Barrenean, erraldoi asko,  Larrun. Magalean-edo, Igeldo. Eta, ezkerraldean, Urgull. Bien artean, Kontxarako sarrera. Besterik iruditu arren, argazkia lehorretik (Ondarroatik) aterata dago, hau da, "iparralderagotik". 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: