Aitzakiarik gabeko maisu-lana
Amatiño
2022/05/23 10:55
Juan San Martinek 1974ean egin zuen Urdazubin, Axularren sorterrian, Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia. Eta, sarrera-erantzunean, Jean Haritschelhar euskaltzainak zera esan zuen eibartarraren merituak zerrendatu ostean: “Erradazu, otoi, zer irakurtzen duzun, eta erranen derautzut nor ziren. Gogoko dituzun idazleek oihukatzen derauzkute zure bihotzeko kezka eta asmoak!”
Erantzunik ez
Miren Jone Azurza, kazetari aitzindaria, zendu
Amatiño
2022/05/19 10:00
Aurreko astelehenean hil zen, 93 urte betetear zela, Miren Jone Azurza Aristegieta, aurrenengo kazetari euskaldun tituluduna. “Kazetari aitzindaria” deitu zion Elixabete Garmendiak “Bidegileak” (1) sailean barrena, 2020an argitara emandako biografían.
Ennio Morricone, maisua
Amatiño
2022/05/16 09:00
Barrena, 70 urte-edo izan behar dira “Sapore di sale” (1963), “Il mondo” (1965) edo “Here´s to you” (1971) bere garaian kantatu ahal izateko, edota Sergio Leone eta Clint Eastwooden spaghetti western moldeko lehen trilogia orain dela mende erdi ikusteko; baina, geroztik musikatutako 500 filmak tarteko, Ennio Morricone (1929-2020) maisuak ondotxo frogatu zuen bizpahiru belaunaldiren erreferentzia izateko bokazioa zuela.
Landabururen biografia eta testamentua
Amatiño
2022/05/11 08:35
Egungo Eusko Alderdi Jeltzalearen gorputz ideologikoa “Agirreren belaunaldiaren” pentsamoldeetan oinarritzen da. Belaunaldi haren pentsalaria Javier Landaburu izan zen. Ideiak eta argudioak “La causa del pueblo vasco” (1) saiakeran bildu zituen arabarrak. Eta guztiak txirikordatu ditu Arrieta historialariak Landabururen biografian.
Europaren ipurdian
Amatiño
2022/05/07 10:00
Ez da giro. Datuek ez dirudite, behar bada, txarrak, hegoaldera begira, baina nekez lasai dezakete inor, Bidasoaz iparrera begiratuz gero. Auskalo, munduko onenetakoak ote garen baina, aldi berean, baita Europaren ipurdia ere, langabeziaz behintzat.
Hitzen nondik norakoa
Amatiño
2022/05/03 14:00
@EtimosDirectos (1) deritza etimologiaren gaineko Twitter kontuari, zehaztasun zientifikoa eta zabalkunde-zentzua aldi berean biltzeko xedeaz, Shayma Filali, Israel Villalba eta Peru Amorrortu taldekideek (2) elkarrekin kudeatua. Helburu lortu samarra, antza, 100.000 inguru jarraitzaile baititu honezkero. Arrakasta honen ondorioz kaleratu berri da “La vida secreta de las palabras” (La esfera de los libros, 2022) delako liburua.
Geopolitika
Amatiño
2022/04/30 10:00
Antonio Brufau, Repsolen presidentea, Ekonomia Zirkularra eta Trantsizio Energetikoaren gaineko jardunaldian egon da Bilbon, non adierazi duen Europak egun bizi duen krisiaren arrazoietakoak zerak direla: “gauzak azkarregi egin nahi izana, ondorioez pentsatu gabe eta edozein trantsiziok dakartzan kostuak jendaurrean azaltzeke”.
Bazkoniako notiziak, Iparretik ikusiak
Amatiño
2022/04/27 15:00
Jean-Louis Davant euskaltzainak ezein historialarik nekez egin ditzakeen aitorpenak egiten ditu argitara eman berri duen “Baskoniako notiziak” historia-liburuaren sarreran. Batetik, ez dela “ofiziokoa”, hots, ez dela historialaria. Bestetik denbora gutxi gelditzen zaiola (87 urte ditu). Eta, ondorioz, ez duela euskaldunen historia orokorrik egin, “maiteenik eta ezagunenik ditudan edo garrantzitsuenak zaizkidan uharte zenbaitena” baizik.
Oteiza eta Chillida, aurrez aurre
Amatiño
2022/04/24 23:35
“Oteiza-Chillida. Dialogoa” (50eko eta 60ko urteetan) da, batere zalantzarik gabe, XX. mendeko euskal eskulturaz interes ñimiñorik duen edonork batere aitzakiarik gabe ikusi beharreko erakusketa. Euskal zizelkari nagusi bien eskulturak aurrez aurre ikusteaz gainera, aparteko abagunea, zinez adierazgarriak diren testuak irakurtzeko eta, sarrerako bideoan, Javier González de Durana komisarioaren azalpenak ikusentzuteko. Gero gerokoak.
Fikzioa ez da irakurzaletasuna balioztatzen duen bakarra
Amatiño
2022/04/20 09:00
Irakurzaletasunak ez du beste edozein arte gustuko izatea saihesten. Ez eta alderantziz ere, jakina. Beti ere gogoan izanda, ezein arte-motaren zaletasuna… zaletasuna besterik ez dela, ez derrigorrezko betebehar morala. Eta gainera, irakurtzeko orduan, fikziozko literatura ez dela irakurzaletasuna balioztatzen duen bakarra.