Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lizarrak ez du joate aldera joaterik merezi

Lizarrak ez du joate aldera joaterik merezi

Amatiño 2023/12/09 06:00
Lizarrak merezi du bisita. Sikeran, jaiegun bat baino ez. Baina, aldi berean, Lizarrari ere zor zaizkio bisitari nteresatuak, saiatuak eta jakinguraz jantziak. Lizarrak merezi du, bai, bisita, baina ez joanean joateko.
Lizarrak ez du joate aldera joaterik merezi

San Pedro de la Rua elizaren harmailak

Aymeric Picaud erromesak idatzi omen (1) zuen XII. mendean, latinez, honelatsuko esaldiren bat: “Lizarra ogi oneko hiria da, ardo bikaina, haragi zein arrain asko eta orotako zorionak eskaintzen dituena”. Segurutik beste hainbeste eskaintzen darrai egungo Lizarrak 900 urte geroago baina, bestela ere, bisita merezi duten arte-ondare eta historiak (2) ditu.

Lizarraren handitasunak ez du inondik ere bisitaria ezertara behartzen. Bada barazki-jana egitera apropos joango denik, bide batez Garesen sartu eta piper erreak erosiko dituenik edota, onenean ere, San Pedro de la Rua elizaraino igogailuz (bai baitago) heldu eta atzekaldeko “klaustra” ezagutzearekin konformatuko denik.

Nik, aukeran, haraino joanez gero, edonori aholkatuko nioke lagunartean joatea, talde-gidari ofizialen batekin bi orduko bisita aurrez adostu (hamar euro lagun bakoitzeko), zintzo-zintzo eta adi-adi zirkuitoa egin eta… gero gerokoak.

Dozena erdi eliza, bizpahiru jauregi edo konbenturen bat kanpotik ikusi,  eta honezkero erromanikoa ez den zubi erromaniko gurutzatzea baino nabarmen gehiago eskaintzen du Lizarrak. Hainbat garai eta kulturaren bide-gurutzea da; baskoien, juduen eta frankoen elkargune; gure historiaren alderdietako baten adierazgarri; hainbat mende luzetako ekonomia-garapenaren lekuko…

Eibartik ordu eta erdira baino ez, lagunartean edo familian joateko aproposa. Lizarrak merezi du bisita. Baina ez, firin-faran joanean joateko.

1) Kasu honetan "omen" delakoa erretorikoa baino, mesfidantza osokoa bide da. Gero eta gehiago dira zalantzan jartzen diotenak Aymeric Picaudi, mendetan egotzi izan zaion gida-liburu ospetsua  berak idatzi.izana. 

2) Taldekiderik gehienok nondik gindoazen jakinda, gidari ofizialak erreparo handirik gabe bota zigun,  arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrei zor diela Nafarroak "espainiartu" izana.  

.

San Pedro de la Rua
San Pedro de la Rua

.

Mendi Taldea Lizarran
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Aragoiko lagun-taldea, Lizarrako San Migel elizaren balkoian.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: