Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Aldaketa nabarmenik gabe... oraingoz

Amatiño 2022/08/04 08:30
Aurtengo bigarren hiruhilekoaren datuak ez dira txarrak*. Zer gerta ere, lehengo lepotik jarraitzen dute eta, esanak esan, oro har, 2009tik hona Europa osoan izan diren onenak.

Uxuetik zerura, erantzun bila

Amatiño 2022/08/02 09:50
Egun gizateriak bizi duen sekulako aldirik disruptiboenetako hau garai egokia omen, hausnarrean egiteko. Auskalo, egokia ez ezik, unerik larrienetakoa ere ez ote den. Hartara, ezinbesteko hausnarraldia, nonbait.

Herri-memoria ote, ondo eginak gogoratzeko baino ez?

Amatiño 2022/07/29 13:57
Onerako da egungo agintaritza politikoek gaizki egina aitortzea eta agintariok eurek ordezkatzen dituzten hiritarren izenean barkamena eskatzea. Baina, oraingo hiritarrok ez al dute ezer esaterik? Non geratzen da zorioneko herri-memoria? Ala memoria hautakorra ote, harro sentitzeko istorioak gogoratzeko baino ez?

Estaldurak estaldura, estali ezinezko ajeak

Amatiño 2022/07/26 08:15
Telefono-estaldura gehiago eskaintzen duten hainbat iragarkiren atzean euskal 'jatorrismo' baboaren zantzuak daude eta, gaztelaniaz, inoren belarriak mindu nahi ez izanaren leunkeria.

Elissalde, Azkue astindu zuen apaiz pilotaria

Amatiño 2022/07/22 08:00
Apaiz, euskaltzain, pilotari, perretxikolari, fronteko andazain eta kontalari miragarria. 1914ko Gerra Handiko lehen euskal kronikaria eta, behar bada, baita euskarak izan duen lehen bidaia-kontalaria ere. Bere garaiko euskal gururik handienari makila-salda ematen ausartu zen "gizon argal, gihartsu eta zainarta".

Gerizpeko hutsuneak eta minak

Amatiño 2022/07/19 00:15
Terence Davies zuzendari britainiarraren zinemagintzan ohikoak dira memoriak eragindako zirrarak zein jarrerak, eta fedeak murriz ditzakeen jokamoldeak. Memoriaren baldintza horietatik askotxo du iazko Donostiako Zinemaldian gidoirik onenaren saria irabazi zuen “Benediction” filmak.

Etxea, bizi izateko makina

Amatiño 2022/07/15 00:10
Eusko Jaurlaritzak aurten arautuko ditu edozein etxebizitzak izan beharko dituen gutxieneko baldintzak*. Le Corbusier arkitektoak 1914ean adierazi zuen etxea zela “bizi izateko makina”. Makina garrantzitsua, benetan, gizateriaren erdia --3.500 milioi lagun— hiritan bizi baita, eta 2050 urtean %70a biziko.

Nafarroako emakume "erregeak"

Amatiño 2022/07/11 20:00
Jorge Beramendik ematen du datua: VIII. eta XVI. mendeen arteko 800 urte inguruan, Nafarroako Erresumak sei emakume “errege” izan zituen. Aldi berean, Ingalaterrak, lau; Holandak, 3; Errusiak, Portugalek eta Suediak, bana; eta Alemaniak, Frantziak eta Italiak, bat ere ez.

HAL 9000 kopuntagailu algoritmikoak lanik emango al liguke?

Amatiño 2022/07/07 12:00
Gure bizimodua lanean oinarritua dago. Lan-harremanetan, lan-ekonomian eta lanari dagokion Gizarte Segurantzan. Baina lanik gabe geratuko bagina konputagailu algoritmikoek lanik emango al ligukete… makinak baino ezjakinagoak, traketsagoak, alferragoak, aldarrikatzaileagoak edo garestiagoak garela frogatu ostean?

Krudelkeria, gaiztakeria eta deshumanizazioa xehetasunetan daude

Amatiño 2022/07/03 07:00
“ETA: la memoria de los detalles” (1) eskuliburuak 130 orrialde baino ez ditu, baina berau da gai honetaz nik irakurri dudanik latzenetakoa: “En los detalles encontramos la dimensión de la crueldad, la maldad y la deshumanización de la que hizo gala una parte de nuestra sociedad” -Marta Buesak, hitzaurrean (2).