Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Iruzurrik ez

Iruzurrik ez

Amatiño 2024/03/05 13:20
“Sexberdinak” antzerkia txundigarria da. Segurutik hariak –hitz-jarioa zein hitz-jokoa-- prestaketa berezirik behar izan du, baina Telmoren beraren erantzun-tonua eta bat-bateko ekarpen laburrak, arras sinesgarriak gertatzeaz gainera, zorrotzak bezain garratzak dira, esanguratsuak besteko adierazkorrak. Benetakoak. Iruzurretik ezer gutxi.

 Aurtengo Donostia Antzerki Sariak Sexberdinak lehenetsi du. Epaimahaiaren iritziz Tanttakaren ekoizpenak “publikoa bultzatzen du maitasunari, sexuari, autoestimuari, konplexuei eta bakardadeari buruz hausnartzera”, eta agertarazten ditu “gutako bakoitzak gaiaren inguruan ditugun ezintasunak eta, aldi berean, aurreiritziak”.

Ez da inondik ere ohikoa gurpil-aulkian dauden garun-paralitikoen egoera taularatzea eta, are gutxiago, nahasmendu hori jasaten duten protagonistekin antzeztea. Honelakoetan, ezin esan gero antzezpena erabatekoa denik, aktorearen egiazkotasunak interpretazio-molde guztiak hausten baititu.

Zentzu honetan, krudela ematen badu ere, Telmo Irureta aktore perfektoa da, hainbat alderditatik. Batetik, inork baino hobeto dakielako zertan den eta zertaz diharduen, larrutik bizi baitu. Bestetik, jasaten dituen nahasmendu-ajeak gainditzeko besteko inteligentzia, umorea eta adorea dituelako. Eta, guztia nahiko ez balitz, gogotik ezagutzen duelako aurrez aurre so dagoen begiralearen ikuspuntu murritza bezain baldintzatua. “Abantailaz” jokatzen du.

Sexberdinak” antzerkia txundigarria da. Eszenaratzerik minimalistenaz, segurutik hariak –hitz-jarioa zein hitz-jokoa-- prestaketa landua behar izan du,  baina Telmoren beraren erantzun-tonua eta bat-bateko ekarpen laburrak, arras sinesgarriak gertatzeaz gainera, zorrotzak bezain garratzak dira, esanguratsuak besteko adierazkorrak. Bene-benetakoak. Iruzurretik gutxi. 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: