Behingoz
Amatiño
2008/01/24 20:04
Heldu da eguna. Heldu beharreko eguna heldu da. Jean Haritschelharrek urtetan itxaro izan duen ekitaldia izan da gaur, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Bai, estreinako, Euskaltzaindiak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak elkarren arteko hitzarmena sinatu dute eta gaur, hain zuzen ere, Hegoaldeko zein Iparraldeko agintari politikoak elkarrekin bildu dira, lehen aldikoz, mugalde honetan.
Erantzunik ez
Arregik oraintxe erosiko luke
Amatiño
2008/01/23 12:35
Balore-burtsak sekulako beherakada izan du. Adituek diotenez, ez omen da funtsean jaitsi merkatuak balio ez duelako, jendea izutu eta, badaezpada, saltzeari ekin diolako baino. FUD (Fear, Uncertainty and Doubt ) estrategia ote? Auskalo.
Ohorea ohore
Amatiño
2008/01/22 13:30
Batasunaren inguru-minguruak sarri leporatu izan dio Eusko Alderdi Jeltzaleari haren legez kanporatzea, baina atzo Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao eta Gorka Knörren aurka erabakitako epaiak zer gogorarazi ematen digu.
Etorkinak
Amatiño
2008/01/22 07:59
Etorkinak euskal gizartearen parte direnik ezin uka. Kalean, lanean, eskolan, administrazioaren egitasmoetan eta komunikabideetan ikusten eta entzuten ditugu etorkinak, egunero egunero. Badakigu zenbat diren, nondik datozen, zertan diharduten, gustura ote dauden etab.
Pilotoa nagusi
Amatiño
2008/01/21 09:30
“Hegazkina airean dela aginte osoa pilotoarena da. Berari baino ez dagokio erabateko aginte-makila. Telebistan ere beste horrenbeste behar du izan, programa airean dela aginte guztia errealizatzailearena da”. Hauxe, orain 25 urte Alemaniako Oihan Beltzean izandako telebista-ikastaroan, behin eta berriz jartzen ziguten adibidea, eta ikastaro hartaz gogoratu naiz Iberiako pilotoak aurreko asteartean Loiun egindako maniobraren berri jakiterakoan.
Euskal Herria y Euskadi
Amatiño
2008/01/20 18:17
Guste más o menos, Euskadi es una entidad política con bandera e himnos conocidos. En términos políticos, Euskal Herria ni tan siquiera tiene colores propios, nunca los ha tenido.
Otro modelo de Estado es posible
Amatiño
2008/01/16 20:15
España tiene muchos problemas, y uno de ellos es su manifiesta incapacidad para acertar con un modelo territorial en el que puedan convivir con naturalidad y comodidad, e incluso con sentido de pertenencia, las distintas identidades nacionales que la conforman.
Txinan egina
Amatiño
2008/01/15 08:11
Aurreko Gabonetan, haurrentzako oparirik bilatuenetako bat Pirritx eta Porrotxen kopinak izan dira, “Euskal Herrian diseinatua eta Txinan egina”, etiketak dioen bezala. Bapo, denok pozik eta harro: ze modernoak gure pailazoak, ze modernoa euskal mundua, ze modernoak gu geu.
La Ascensión al Everest
Amatiño
2008/01/13 22:25
Ez dut batere gogoan zein izan ote zen gure ama zenak seme-alaboi erosi zigun lehen euskarazko irakurliburua baina, oso oker ez banago behintzat, Edmund Hillaryren “La Ascensión al Everest” izan zen erdarazko aurrenengoetakoa. 1954 urtean edo, nik bederatzi urte nituela.
ETA ez da digitala
Amatiño
2008/01/12 19:41
Atzerapenik ez bada, 2010eko apirilaren 3an izango da, Espainian, “itzaltze analogikoa”. Frantziak ez omen du oraindik erabaki. Ez da teknikoei bakarrik ardura zaien arazoa. Egun horretan, orain arteko telebista eta irrati analogikoak amatatu egingo dira eta, aurrerantzean, emisio guztiak sistema digitalez izango. Horretara, hurrengo urte bietan telebista eta irrati digitalez jabetzen ez denak ez du ezer ikusterik edo entzuterik izango.