Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal energiaren indarra

Euskal energiaren indarra

Amatiño 2009/06/07 23:54
Joseba Grajales gasteiztarra da. Inor gutxik ezagutzen du eta Wikipedian ez du batere sarrerarik. Baina Joseba Grajalesek azken aste honetan sinatu du, Cristina de Kirchner lehendakariaren, Argentinan hurrengo urteetan Guascor enpresak egingo duen munduko parke eolikorik handiena. Guztira 400 haizerrota edo 1.700 milioi euro.

Segurutik gitarra jotzea zein  poemak idaztea izugarri garrantzitsua da eta egileok elkarrizketarik, merezi, merezi dute. Baita gero Asturiasko etapan bigarren geratu den euskal txirrindulariak ere eta, zer esanik ez, gau erdiko ETBren programa-aurkezleak  edota kriston blog kañeroa duenak. Baina, zorionez, euskal mundua ez da hor amaitzen. Herria eraikitzeko makinatxo bat  “way” dago eta denak dira baliagarri eta kontuan hartzekoak, estatu-presidente batekin, buruz buru, 1.700 milioi euroren kontratua sinatzeko gauza dena gogoan hartzeko besteko mirespenik erakusten baldin badugu behintzat.

Jarri gaitezen bai Etxegarate gainean, egin dezagun zirkulua ehun kilometroko erradioaz eta, lurrez munduko %0,01 eta biztanlez  %0,05 baino ez den zirrikitu honetan, munduko aerogeneradore guztien %20 egiten ditugu.

Inguru-minguru beronetik ateratzeke, bertan aurkituko ditugu haize- eta eguzki-energien liderrak; Eskozia eta Galiziarekin batera, itsas-energia garatzeko Europako esparrurik garrantzitsuenetakoa; Iberia penintsulako findegirik handiena. Europako gas-biltegirik garauenetakoa; gasa oinarritzat hartuz 4.000 Mw argindarra sortarazten duten ziklo-konbinatu zentralik modernoenak; munduan energia berriztagarrietan  liderra den enpresaren egoitza; Espainiako gas likuatu sarrera guztiaren herena, etab. etab.

Euskal Autonomi Elkartean 77 energia-enpresa daude, mundu guztian 72.000 lanpostu zuzen dituztenak, zeinetatik 18.000 hiru Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden; hau da, bertoko industria-lanpostu guztien %8. Dirutan, berriz, 77 enpresa horien fakturazioa 35.000 milioi eurokoa da guztira, 20.000 milioi Euskal Autonomia Elkartean, eta erdia esportaziorako.

 Guascor

Amatiño
Amatiño dio:
2009/06/09 00:53

Eta gaurko albistea, berriz, Guascor enpresak hurrengo hiru urteetan Sizilian eraikiko duen eguzki-indar parkea, 900 milio euroren inbertsioaz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: