Kapitalismoaren protagonista berriak
Amatiño
2009/06/22 22:55
Han-hemenka suspertzen ari diren estatuek, asiarrek gehien bat, etorkizuneko kapitalismoa ordezkatuko dute eta, segurutik, azken berrehun urteotan ezinbestekotzat jo izan den formula –demokrazia+kapitalismoa+liberalismoa— bestelakoa izango da.
Erantzunik ez
Blog-hizkuntzaz iritzirik eza
Amatiño
2009/06/21 00:43
“'La gran guía de los blogs, 2008' es una obra que nace en un momento de eclosión del fenómeno de las bitácoras”. Honelaxe hasten da blogen gidaliburu honen aurkezpena eta, segurutik, arrazoiren bat izango dute egileek, ez dira-eta alferrik denak ere espainiar blosferaren guru ospetsu –eta militante-- samarrak. Baina ni ez nator bat edo, hobeto esan, ez dut bat etorri nahi, sekula ez baititut guruen –are gutxiago militanteen-- euforiak gustuko izan. Bitakoren ernamuina 2008an ote? Seguru? Eta zergatik ez 2007an?
Europa aberatsarenak egin du
Amatiño
2009/06/18 00:55
Segurutik noiz edo noiz krisialditik aterako gara baina, kasurik onenean ere, inor gutxik uste du lehengora bueltatuko garenik hurrengo laupabost urtetan. Are gehiago, daitekeena da Europa sekula gehiago ez itzultzea berriro aurreko hamarkadako mailara. Sekula da sekula. Europarenak egin du. Eta europarren aberastasunarenak zer esanik ez.
Hara Europa, lur hoberikan
Amatiño
2009/06/16 00:02
Ahoa betetzen zaigu progresiaz eta modernitateaz baina, Iparragirrerekin batera, XIX. mendeko kanta dugu oraindik ere ahotan: "Ara España, lur oberikan, ez du Europa guciac".
Denon artean
Amatiño
2009/06/13 12:28
Telebista-programatzaileek aspalditxodanik dakite audientziarik handienak lortzeko modua ez dela beti arlo jakinekoren bateko programarik onena jartzea. Aitak futbola ikusi nahi badu, amak albisteak, amamak telesaila, alabak lehiaketa eta semeak marrazki bizidunak… atzenean familia osoak erdipurdiko filma ikusten amaitu dezake.
Euskal enpresen arteko lankidetza
Amatiño
2009/06/10 23:07
Albistea ez da segurutik inon agertuko baina, gaur bertan, euskal enpresa* batek ateak zabaldu dizkio merkatuan konpetentzia zuzena egiten dion beste euskal enpresa bati, lantegi osoa erakutsi, hiruzpalau orduko informazioa eman eta bere ekoizpenik berritzaileenak zertan diren aurrez aurre azaldu. Behar bada ez da horrelakorik sekula aurretik gertatu.
Etxeko erreginak
Amatiño
2009/06/09 00:27
Gurean emakumeak dira nagusi. Guztira bost: isilpoltsa-erregina, bi aginte-erreginak eta oraindik bururik lar altxatu ez duten hiru printzesak.
Euskal energiaren indarra
Amatiño
2009/06/07 23:54
Joseba Grajales gasteiztarra da. Inor gutxik ezagutzen du eta Wikipedian ez du batere sarrerarik. Baina Joseba Grajalesek azken aste honetan sinatu du, Cristina de Kirchner lehendakariaren, Argentinan hurrengo urteetan Guascor enpresak egingo duen munduko parke eolikorik handiena. Guztira 400 haizerrota edo 1.700 milioi euro.
Euroerregioen aukera
Amatiño
2009/06/05 13:50
Europar hauteskundeak direla eta, Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak Euskal Herri guztia bilduko lukeen “euroerregioa” aldarrikatu du. Auskalo aukera hori jorratzerik ote dagoen honez gero, bazterrak larregi gaiztotu baitira azken urteotan. Baina, edozein modutan, nik nahiago euskal euroerregio apala oraingo egoera petrala baino. Aukera hoberik duenak esan dezala.
Aurkariak eta etsaiak
Amatiño
2009/06/04 00:03
Hogeita hamar urte luze bai, euskal esparruan “denetik bi” izateko dugun zoritxarreko joera salatuz zutabetxoa idatzi nuela. Garai hartako panoramaren arabera, bi ETA, bi ELA eta bi euskal akademia aipatu nituen adibidetzat. Hurrengo hamarkadan bi EAJ sortu ziren; geroxeago, berriz, ezker abertzale bi; orain hurrengo ezker batu bi eta atzodanik, ostera, EA bi. Gurea mortala da gero.