Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez da gau erdiko ahuntzaren eztula

Ez da gau erdiko ahuntzaren eztula

Amatiño 2010/03/04 13:33
Gaurko erabakiek ez dute biharamuneko egoerarik aldatuko, ezta etziko eta etzidamukorik ere segurutik, baina gutxienez egoera zertan den eta nondik nora joan gaitezkeen jakitzea ez da ezelan ere gau erdiko ahuntzaren eztula izango.

Gure ekonomiaren ardatzik indartsuenetakoa industria da, eta euskal industriaren ahalmenaz baliatu beharra dugu krisialditik ateratzeko adierazi du gaur goizean  Gillermo Ulacia Innobasqueren presidenteak, atzo Lopez lehendakariak hogeitaka aholkularirekin batera Ajuria Enean izan zuen bilera ostean.

Honelakoetan izan daitezkeen eztabaida eta iritzi-miritzi politikoen gainetik badira hiruzpalau xehetasun gogoan hartzekoak, alegia:

1. Industriak berebiziko eragina du euskal ekonomiaren baitan. Esaterako, industria Espainiaren BPGren %15 da,  Euskal Autonomia Erkidegoan %27 den artean. Beraz, gure ekonomia industriaren osasunaren araberakoa izango da.

2. Euskadiren beste ahalmenetako bat jendearen trebakuntza teknologikoa da. Gogoan izan gero, espainiar estatu guztian egiten diren goi-prestakuntzako lan-eskaintzen %12,87 euskal enpresek sortarazten dituztela.

3. Euskal teknologia goi mailakoa da. Espainiako teknologi-parkeetan kontratupean egiten den ikerkuntza pribatu guztiaren %50 Euskadin egiten da.

4. Ulaciak gogoratu duenez, aurrera begira estrategikoak diren sektoreetako batzuk elektronika, energia, bioteknologia, garraioa eta farmazia dira eta, hain zuzen, euskal industriak izugarrizko urratsak jorratu ditu arlo horietan azken urteotan.

Honek guztiak ez du biharamuneko egoerarik aldatuko, ezta etziko eta etzidamukorik ere segurutik, baina gutxienez egoera zertan den eta nondik nora joan gaitezkeen jakitzea ez da ezelan ere gau erdiko ahuntzaren eztula izango.

 Ajuria Enea1

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: