Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Amatino.com

Amatino.com

Amatiño 2010/03/07 00:17
Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko arrastoak Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.

logo

Zilegi    bekit, behingoz, Amatiño Consulting S.L. komunikakazio agentziaren webgunea lagunartean aurkeztea. Garai batean, orain dela hamar urte eskas, zenbait erakunde, enpresa eta talderen webguneak prentsaurrean aurkeztu ohi ziren, hainbat pintxo, baso erdi batzuk eta guzti. Aspalditxodanik, ordea, webgunea aurkezteak faxa aurkezteak bezain zaharkitua ematen du edota eskuko telefono-zenbakiaren berri emateak bezain garanorabakoa.

Codesyntaxek burututako webgunea xumea da xumerik bada, baina ez azitaindarrek gauza zailagorik egiteko gai ez direlako, ahalik eta minimalistena nahi nuelako baino. Izan ere, hiruzpalau bezeroren kontu isila emateko eta bosgarrenaren bila ibili beharrik ez izanez gero…

Zenbaitek esan dit Amatiñoren logopeko  arrastoa Euskadirenarenpekoaren itxura duela. Ez dakit horrenbesterik esaterik ote dagoen baina, dena dela, elkarren pareko izatekotan, nerea bi urte lehenagokoa da.

Jaioko dira berriak…

saboreala

ptx | irratia.com
ptx | irratia.com dio:
2010/03/07 11:33

Informazioaren aroan, komuniKAKAzioarena ez zenuen txantxetan esango ezta? Kontestua ikusita... zilegia da, horrelakoak esatea, baita komunikazioaren aditu baten ahotik be. Amatiño consulting... gerra ez da amaitu, oraindik antza. Zenbat falta jubilatzeko?

Amatiño
Amatiño dio:
2010/03/07 12:31
  1. Hik urbi et orbi aldarrikatutako subjektibotasuna hiretzat bakarrik jagoteko al dok?
  2. Hire buruagaz gerran al hago?
  3. Antza danez, hik gura baino beranduago.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: