Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ez da aski iaioena izatea

Amatiño 2010/01/15 20:32
Axularrek gogotan zuen Euskal Herria zertan den denok dakigu, hitzez hitz idatzia* utzi baitzigun, marku eta muga politiko guztien gainetik. Geroztik, ez dago ordea Axularren hizkuntza-ikuspegia zalantzan, berak aipatu lurraldeei dagozkiekeen marku eta muga politikoen banaketa baizik.

La gauche divine

Amatiño 2010/01/13 22:58
“La gauche divine” 1960tik aurrera Bartzelonan (Bocaccio diskotekan), Playa de Aron eta Cadaquesen bildu ohi ziren hainbat idazle, poeta, filosofo, arkitekto, editore, abeslari, argazkilari eta diseinugileren taldea izan zen, gehienbat burgesia katalanaren seme-alabak izanik jarrera ilustratu, aurrerakoi eta antifrankista azaldu zutenak.

Sodomako kontsula

Amatiño 2010/01/12 23:37
Beldur naiz “El cónsul de Sodoma” fikzioa balitz eta agiriko sexurik ez balu ez ote litzatekeen film zeharo aspergarria izango. Baina fikzioa gainditzen duen biopica da eta ohi baino gizon-biluzi gehiago azaltzen du. Errealitateari eskandalua datxekio eta biluziari erakarpena. Txartel-lehiatila ez da umezurtz geratuko.

Ez nion sinetsi

Amatiño 2010/01/11 23:30
Orain hamabi urte, 1998an, Lizarrako Ituna zela eta, ETAkoa izateagatik hamar urte inguru espetxean egondakoak esan zidan: “Oker diharduzue. Horiek ez dira benetan ari. Ez diote sekula burruka armatuari utziko. Honez gero ez dira erabaki hori hartzeko gauza”. Ez nion sinetsi.

Tinajera vacuando carpeta

Amatiño 2010/01/10 23:11
“Globalizazioa” eta “jasangarria”, hona hitz bi hegoaldean gero eta sarriago entzun arren iparraldeko euskaldunek nekez erabiliko dituztenak. Segurutik guk ere ez genuke erabiliko frantsesak bagina. Baina, frantsesak ez garena badakigun arren, zer arraio ote garen ez gara gero igande iluntzean eztabaidatzen hasiko.

Etorkizuna elektrikoa da

Amatiño 2010/01/09 23:55
Iberdrolak munduko haize-errota parkerik handienetakoa eraikiko du Erresuma Batuan eta otsailaren lehen asteburuan Europako Batasunaren Industria eta Zientzia ministroak Donostian bilduko dira auto elektrikoaren etorkizuna eztabaidatzeko. Energia sektorea iraultzen ari da hegaztadaren letxe.

Erridikulua egitearen beldur

Amatiño 2010/01/08 19:53
Jendeak sumatzen du eskanerrean agertzen den gorputz lausoa mugitu egiten dela, ez dela irudi hutsa, bizirik dagoela, norberaren arima daramala alegia, eta beldur da nonbait. Ez intimitatea galtzearen beldur, erridikulua egitearena baino. Eta erridikulua norberaren baitan dago, ez inoren begietan.

Munduratzearenak egin du

Amatiño 2010/01/07 14:31
Egungo hegazkin batek 1975an baino %45 erregai gutxiago kontsumitzen du kilometroko. Baina oraingo hegaldi guztien kontsumoa ordukoa baino %150 handiago da. Hau da, teknologia berriek energia-eraginkortasuna hobetu dute eta, ondorioz, prezioak merketu. Hegaldiak merketzearekin batera bidaiari-kopurua hazi egin da eta baita, jakina, hegaldiena ere. Beraz, kontsumoa gehitu. Gurpil zoro hau zelan konpontzen da? Gaur gaurkoz modu bakar batez: hegazkinik ez erabiltzen. Baina gertu al gaude hegazkinik ez erabiltzeko?

Guztiz gomendagarria

Amatiño 2010/01/05 23:53
Zinea artea omen da, zazpigarrena alegia, eta pelikula guztien aurrean horrelakorik esaterik ez badago ere, Juan José Campanella zuzendariaren “El secreto de sus ojos” filma harribitxi horietako bat dugu. Film serioa, atsegina, egituratua, dialogo esanguratsuak, kamera-lan ederra eta izugarri ondo interpretatua. Film klasikoa batetik, thriller komertziala bestetik, ondo amaitzen da… zer gehiago eskatu ote daiteke?

Poesiarik gabeko ikuspegi poetikoa

Amatiño 2010/01/03 22:26
Eguberri giroan, mahai-inguruan, semeak SMSa jasotzen du, irakurri eta dio: “Zelako horteradak idazten dituen gero jendeak”. Alabak, ostera, “poeta frustraturen bat…”. Eta aitak, Harkaitz Canoren txalapartaren oihartzunez, “poesiabako ikuspegi poetikoa behar bada...”