Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Muskiztik dator barria

Amatiño 2011/06/27 11:00
Juan Santxez Saltzedo Aiarako jaunak Juan Ortiz Valmaseda Gaztelako Erregeren dirutzaina erail zuen 1420an eta, hartaz idazterakoan, Lope Gartzia Salazar muskiztarrak zehaztu zuen: “por esta muerte se dixo en vizcaya i en las comarcas de las vascongadas 'cer varri' que quere desir que nuevas, e respondieronle 'va barria' que quere desir buenas nuevas”.

San Juan ilunabarra, Aitzuri gainetik

Amatiño 2011/06/26 00:00
Ene gustuko behintzat, benetan leku eder gutxi Sakoneta ingurua lakorik. Nekez beste inon Bizkaiko zein Gipuzkoako horrenbeste itsasbazter aldi berean ikusi ahal. Aitzuri gaineko Mendata alderdirik berezien-berezienetakoa da.

Araban bagare

Amatiño 2011/06/25 00:00
Orain dela 37 urte inguru, Urkiola barreneko Oleta haran galdu samarrean, Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin burutu zuten gaur egun ezagunenetakoa den euskal abestia: “Araban bagare”. Seguru gero sortzaile bikoteak sekula ez zuela uste izan harako kantak egungo arrakasta lortuko zuenik eta seguru ere geroztik kanta abestu izan duten euskaldunik gehienek ez dutela inoiz jakin nor izan ziren sortzaileak.

Uholde unibertsala ez zen unibertsala izan

Amatiño 2011/06/23 00:00
Uholdeak eta krisialdiak ez dira berriak. Betidanik izan dira eta, sekula ez, unibertsalak. Gogoan izan, 1980an Bilboko Ingeniaritza Eskolatik atera zen promozio osoak --bi ikasle ezik-- lanuztera jo behar izan zuela, batere lanposturik aurkitu ezinik. Lanean hasi ahal izan zuten bi ingeniari haietatik, bat --promozioko bigarrena-- udaltzain sartu zen Barakaldon eta bestea -- lehena-- Eskolak berak hartu zuen bere baitan erakundea lotsagarri gerta ez zedin.

Gazteon aurretik, zaharrak

Amatiño 2011/06/21 00:00
Auskalo gero 50eko hamarkadak ezer eskaini ote zuen, baina Pako Suduperi behintzat 800 orrialde estu-mestu betetzeko besteko materiala eman dio, hiru liburukitan: I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak; II. Kazetaritza eta saiakera; III. Antzerkia eta hamarkadaren eztabaidak. Hirurak ere ezinbestekoak ondotik etorri zen 60ko hamarkada ulertzeko.

Menéndez Pidalen teoria

Amatiño 2011/06/19 00:00
Interesgarria Eduardo Aznar antropologoaren “El euskera en La Rioja” (Pamiela, 2011) zabalkunde-liburua. Ez, ezer berriegirik dakarrelako, eta bai, hainbat hamarkadatan jasotako gaiak biltzen eta errazten asmatzeaz gainera honako helburu honi atxikitzen jakin duelako: euskara ez zen Errioxaratu Errekonkistak eragindako kolonizazioarekin batera, ezpabere erromatarren aurretik ere euskara izan bazen Ebro ibarretan. Baina, hala ere, horrelako zerbait aurreratu zuen Ramón Menéndez Pidalek... 1918 urtean.

Energia paradigmaz aldatzen ari denik ezin uka

Amatiño 2011/06/17 00:00
Ez da zabalkunderik edo oihartzunik gehien izan duen albistea baina, aurreko astean, Repsolek, Espainiako petrolio-konpainiarik handienak, Eskoziako SeaEnergy enpresa erosi zuen 57 milioi euroren truke. Lantegi britainiar honen jarduera nagusia energia eolikoa da, haize-errotak alegia, baina itsasoan. Ze arraio egiten du petrolio-konpainia espainiarrak Erresuma Batuan energia berriztagarriak erosten? Antzerako galdera egin ahal izan genuen aurreko urrian ere.

Katuaren umea katakumea

Amatiño 2011/06/15 14:00
Everesterako lehen bi euskal espedizioen inguruan hazi eta hezi zen Juan Vallejo, eta ume-umetatik bizi izan zituen garai hartan Gasteizen pil-pilean zeuden mendi-zaletasuna eta lege zaharreko mendi-epopeia. Katuaren umea katakumea esan ohi da eta, kasu honetan behintzat, aitaren ezpal berekoa. Isila, apala eta adoretsua.

Aurrerapenaren mitoaz jabetzearen aurrerapena

Amatiño 2011/06/13 14:00
Ez, ez omen dugu dena galdu. Alderantziz, sekulako aurkikuntza egin omen dugu. Galdu dugu, bai, aurrerapenaren promesa, baina hain zuzen ere aurrerapen handiagoa omen da aurrerapena mitoa baino ez zela behingoz konturatzea.

Balenciaga Museoaren etorkizuna

Amatiño 2011/06/11 01:41
Zalantzarik ez Cristóbal Balenciaga jostun getariarrak ondotxo asko merezi zuela ganorazko oroitzapenik bere sorterrian baina, hala ere, seguru gero bere ametsik naroenean ere ez zuela sekula taxu honetako gorazarrerik itxaron. Bai, berriketabako Cristóbal Balenciaga Museoak merezi du lehen bisita. Kontua da, ordea, bigarren bisitarik merezi izango ote duen inoiz.