Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Aragoiko euskal izenak

Aragoiko euskal izenak

Amatiño 2012/01/25 23:28
Idoia, Iguazel, Ixeia, Izan, Izarbe, Loarre eta Oroel dira, besteak beste, gaur egun Aragoi aldean bertakotzat jo eta indartzen ari diren pertsona-izenetakoak. Denak ere, itxuraz behintzat, euskal kutsudun izenak.

Azken bolada honetan zaletasuna suspertu den arren, bertako izen jatorrak jartzeari ekiteko joerak non jorratu gutxi du Aragoin, bai tradiziorik ezagatik eta bai gaztelaniazko arragotik kanpora aukera urria delako, gizonezkoen izenen artean batez ere.

Emakumezkoenei dagokienez, berriz, egia da, bai, Andre Maria izenik ez dela falta, ehundaka baitira Aragoiko Ama Birjinak han-hemenkako bazterretan. Baina, antza, bertoko andremari-izenak ez dira inondik ere gaur egun “erakargarritzat” jo ohi direnetakoak.

Arrazoi batez zein bestez, kontua da sarrien errepikatzen ari diren izenak, nahiz Aragoikoak edo ingurukoak izan, euskal kutsuaren jabe direla nabarmen asko, Idoia, Iguazel, Ixeia, Izan, Izarbe, Loarre eta Oroel tarteko.

Izarbe

Izarbe, izenaren jabe

Izarbe

Izarbe Anzanigoko (Huesca) eliza erromanikoa da, izen bereko Andra Maria eta guztikoa. Sarean agertzen diren azalpen guztiei jaramonik egingo bagenie, “bajo las estrellas” esangura izango luke gaztelaniaz, baina, seguru asko, kasu honetan behintzat, izarra ez da estrella, euskara zaharreko gaina, goia edo garaia baino; eta izarbe, beraz, gainbe, goibe, mendibe edo horrelako zerbait, Azpeitiko Izarraitz goialdeko aitza edo den bezalaxe, eta ez izarretako aitza.

Bide batez, bestalde, aipagarri gero Hueskan zein sarri agertzen den <be> atzizkia. Horra, lekuko, Izarbez gainera, Sasabe, Ayerbe, Aspe eta Zenarbe.

 

Aragoiko beste zenbait izen

Mutikoenak: Antón, Artal, Ausiás, Belián, Bentura, Bernat, Bertrán, Bidal, Bisorio, Bizén, Chorche, Climén, Colás, Felizes, Ferrán, Francho, Gonzalbo, Guillén, Ibón, Lixandro, Lizer, Lorién, Marzal, Medardo, Pietro, Póliz, Satornil, Sancho, Zelipe.

Neskatoenak: Alodia, Albira, Altabás, Antona, Arraro, Baldesca, Balma, Bascués, Burnau, Bruis, Casbas, Dolors, Dulza, Dulzis, Fonfrida, Gala, Gorba, Guayén,  Illarz, Jara (Xara), Laude, Lena, Liena, Malena, Mara, Martina, Merzé, Miranón, Monlora, Nieus, Nunila (Nonila/Nunilo), Obarra, Oliba, Ordás, Orosia, Peña, Pilar (Pilara), Pueyo, Puyal, Puy, Romeral, Salas, Salz, Sis, Tremedal, Zilia, Zillas.

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: