Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Altzolarainoko nabigazioa: historia vs fisika

Altzolarainoko nabigazioa: historia vs fisika

Amatiño 2012/01/23 22:30
Ez du inork zalantzan jartzen XV., XVI. eta XVII. mendeetan Debatik Altzolara bitartean sekulako ibai-trafikoa izan zenik Debarroan zehar. Historia “nabigazioaz” mintzo da. Ingeniaritzak, ostera, ezinezkotzat jotzen omen du nabigatu ahal izana. Baina… zer da nabigatu?

Nabigatu, hitz bitan, “ontziz ibili” baino ez da. Baina, jakina, ontzitik bertatik egindako indarrez (belaz, hagaz, arraunez edo motorrez) eta ez ontziaren kanpotik eragindakoaz (bultzaka, tiraka edo narraska). Jose Antonio Azpiazu eta Javier Elorza historialariek diote harako alak, txanelak edo gabarrak euren kasa nabigatzeko gauza zirela, orain arteko historiografia guztiak frogatutzat jo izan duenez; eta Castor Garate ingeniariaren ustez, ordea, esanak esan, físika-legeen kontrakoa litzateke Sasiolatik Altzolara dagoen (eta beti egon den) hogei metroko aldatsa ibaiz nabigatzen igotzea. Ibarretatik gurdi-aberez tiraka edo behar zuen nonbait izan.

Ni neu joana naiz piraguaz itsasotik Sasiolaraino eta ondotxo jakin dakit ez dagoela egun gorago jarraitzerik “nabigatzen”, itsasgoraren eragina bertaraino baino iristen ez denez gero eta goitik behera datorren ur-isuria bizpahiru zentimetrokoa besterik ez baita orain izaten, udaran behintzat. Baina, antza, datu guztien arabera, duela bost mendeko egoera “fisikoa” bestelakoa zen.

Lau datu adierazgarri:

1. Aita Larramendi (Corografia de Guipúzcoa, 1754): “Navegase el Deva desde su entrada en el mar hasta Alzóla y no más adelante por las presas que se encuentran en el camino y se navega en alas muy largas y estrechas a causa de la corriente rápida del río en muchos parajes”.

2. Libro de caminos (Debako Udal Artxiboa): “Liburuaren arabera, garai hartan udalerrian erabiltzen ziren ontziek 15 kintaleko karga-edukiera izaten zuten, 1.000 kg ingurukoa (7 edo 8 zamariek garraiatzen zuten); metro bateko zabalera edo erruna eta 8 metro inguruko luzera izaten zuten. Ontzien sakonera, behin zamatu ondoren, 20 zm ingurukoa izaten zen".

3. XVIII. mendean, Bergara, Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalen dirulaguntzaz Gasteizko errepide berria Altzolaraino heldu zenean, Debako zein Mutrikuko udalek euren portuetaraino jarraitzea eskatu zuten (1773ko ekainaren 18an.), ibaian zeharreko garraio-sistema azkenetan zegoelako:  “… se halla expuesto el transporte de los efectos de la Real Fábrica de Placencia como también de cualquiera géneros de mercaderías que convenga introducir y extraer del Reyno a causa de que la vía desde Alzola a Deba es innavegable si no es en ciertas temporadas y entonces con unas chanalas pequeñas que suben la corta cantidad de quince quintales y se mueben a fuerza de brazos caminando los hombres dentro del agua desnudos de medio cuerpo abajo con mucha indecencia y con peligro manifiesto de mojarse las armas y mercaderías que transportan en ellas quando executado el nuevo camino que proyectan se podran conducir por el hasta las mismas villas de Deva y Motrico en todo tiempo sin semejante peligro y a mucha mas conbeniencia en cualquier genero de carruajes”.

4. Patxi Aldabaldetreku (Vía fluvial Deba-Alzola. Deba aldizkaria. Uda, 1987): “El oficio de txalupero era extremadamente duro y su ejercicio queda limitado a ciertas épocas del año, entre los meses de noviembre y junio, cuando el río presentaba buenas condiciones de navegabilidad”.

Beraz, laburbilduz, inondik ere samurra ez zen arren, ezta urte guztian zehar ere,   Deba ibaia nabigagarria zen Altzolaraino, XVIII. mende arte gutxienik. Eta, nabigatzerik ez zegoenean, gizonezkoek egiten zuten bultza, ez abereek tira.

Presa eta lonja

Altzola, gaur arratsean. Nabigazioa Andonaegi Dorreraino heltzen omen zen. Handik aurrera, gainditu ezinezko presa.

 

Eztabaida

¿El río Deba ha sido navegable hasta Alzola? - Cástor Garate.

Navegabilidad hasta Altzola - José Antonio Azpiazu eta Javier Elorza.

Navegabilidad en el río Deba - Cástor Garate.

A vueltas con Altzola - José Antonio Azpiazu eta Javier Elorza

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: