Espelunguère
Somporteko tunelpean Biarno aldetik sartu aurretik, eskuineko Forges d’Abel seinaleari jaramon egin, hurrengo bidegurutzean, berriz ezkerretara jo. Cascade d´Espelunguère jartzen du eta bizpahiru kilometrotan barreneraino igo, igaro ezinezko langa aurkitu arte.
Parkinetik (1.330 m.) bertatik ateratzen da Sansanet aldera mendi-bidea, goitik behera datorren lats zaratatsuaren (adi) ezker ibarretik. Berehalakoan ur-jauzia (merezi du errekazuloetan sartzeak) eta hamar minutu geroago goi-lautada ederra, hainbat gailurretako zirkuaren magalean.
Handik Estaners aintziraraino (1.754 m.) ordubete inguru baino ez. Bidea ez da Arantzazutik Urbiarainokoa baino zailagoa. Hala ere, hobe, lagunak mendizaleak ez badira behintzat, udaberrirako uztea.
Hiru orduko joan-etorria egin dut gaur eta ez dut arimarik ikusi. Naba-erdian dagoen aterpea irekia eta zaindua. Telefono-estaldurak ez du hutsik egin.
Behetik gorako lehen irudia
Zipriztin eta guztiko argazkia
Goreneko erreka-zulo ainubea eta goitik beherako lehen jauzia
Gorago, berriz, hotz galanta ur-isuri bizkorraren geruza izozteko lain da
Espelunguère naba osoa, Estaners iboitik. 300 metrotik gorako malda
Artikulu hau buruan, mobiletik irakurrita gaur izan gara Espelunguèreko ur jauzian. Polita lekua, hurrengoan Estanersera igotzeko gogoarekin gelditu naiz!
Etxera iritsi eta tokira iristeko mapa prestatzeko intentzioz etorri naiz, baina hara, norbaitek lan ederra egin du gure aurretik: Espelunguère
Zure eskularruen pistarik ez dugu aurkitu. ;-)