So Few Pulsars, So Few Femals*
Amatiño
2023/10/07 09:00
Gaur amaituko da Donostian, astean zehar Victoria Eugenia antzokia bete duen “Passion for knowledge” jaialdiaren ekitaldia. DIPC (1) ikerguneak antolatua, “zientzia-kulturaren jarduera sustatu, datozen belaunaldien ongizateari laguntzeko, eta zientzia, teknologia eta kultura ezagutzaren eragina nabarmentzeko”. Besteak beste, zortzi Nobel Sarik parte hartu dute, Jocelyn Bell Burnell eta goimailako zientzialariak tarteko.
Erantzunik ez
Benetako zaletasun miresgarria
Amatiño
2023/10/05 08:00
Aurreko zazpi egunetan, Bilboko Koral Elkarteko 8 urtetik 18ra bitarteko 50 kidek 1.235 km. egin dituzte, Hego Euskal Herriko hiriburu bakoitzean bost minutu kantatzeko. Mahlerren 3. Sinfoniaren bost minuturik berezienetakoak, behar bada, baina bost minutu besterik ez. Horretarako, ondo kantatzen ikasteaz gainera, lehen eta behingoz, benetako zaletasuna behar da.
Nevadako euskal artzainik ezagunena
Amatiño
2023/09/29 15:45
Aurreko astelehenean, hilak 25, ehun urte bete ziren Kalifornian jaio zela Robert Laxalt, Ipar Ameriketako euskal diasporaren literatura-aitzindaria. Hamazazpi liburu idatzi zituen baina denetatik ospetsuena, “Sweet Promised Land” (1957)*. Aita zuen Dominique zuberotarra eta, haren bizitzaren ildotik, Mendebalde Urruneko euskal artzainen nondik norakoa estreinako ezagutarazi zuen.
Hirurogei urteko kazetari-lana*
Amatiño
2023/09/25 12:00
Duela 60 urte, 1963ko irailaren 21ean, hasi nintzen ni lanean, aitaren lanbide berean. Hantxe ikasi nuen, 18 urte bete berri, inoren arropa zikina garbitzen, tindatzen eta lisatzen. Eta aldi berean, orduz kanpo, hasi nintzen Eibarko albisteak idazten eta Donostiako “Zeruko Agia” astekarira errekadistaz bidaltzen. Gero gerokoak.
Oraingoz, estralurtarrik bakarrak geu gara
Amatiño
2023/09/21 10:25
NASAk egitasmo bi ditu indarrean, aldi berean, estralurtar bila. Bata, Lurretik 1.500.000 kilometrora, 10.000 milioi dolarreko aurrekontuaz, galaxiak kirikatzen diharduena. Bestea, 100.000 $ besteko kontuaz, troposferatik (10-12 km.) ezertarako ateratzen ez dena. Paradoxa bada ere, iritzi publikoari bigarrena interesatzen zaio, plater hegalarik ba ote dagoen jakiteko.
Normala
Amatiño
2023/09/17 10:50
”Liberated: the new sexual revolution” dokumentala (Netflix, 2017) bart gauekoa ez den arren, egungo hainbat jokabide ulertzeko balio dezake. Pazko Eguna (Easter Day) tradizio handiko jaia da Estatu Batuetan, eta urtero ehundaka mila unibertsitari hegoaldeko hondartzetan bildu ohi dira astebeteko oporretan.
Etsaia ulertzea komenigarri denean
Amatiño
2023/09/12 19:45
“Zuk etsairen bat baduzu –eta legez kanpoko erakundeak etsaiak dira, hain zuzen ere demokraziaren etsai direlako— uste dut beti ere komenigarri dela etsaia ulertzea. Baina honek ez du esangura hedabidearen kontrola eman behar zaionik” (Sir Charles Curran. BBC).
Musika-jaialdiak, bidean galdutako musika bila
Amatiño
2023/09/07 19:10
Hamazapi urte nituen nik, 1963an, Manuel Iradier elkarteak “Festival Vasco” jaialdia eratu zuenean, estreinako, Mairuelegorreta leizean. Ezkon-bidaian nintzen berriz, 1969ko abuztuan, Woodstockeko “musika eta arte azoka” mitikoa lehen aldiz antolatu zenean New Yorken. Gaur, nire bilobak ditu 17 urte eta Euskal Herria ez da, inondik ere, ordukoa. Ezta musikaldiak ere.
Ebroa: guda, konkista, sarraski, garraio eta merkatu-ibaia
Amatiño
2023/09/03 07:50
Zaragozan kexu ziren aurreko jaian, Ebro ibaiak behar besteko urik ez zeramalako (1). Ez zen trabesik falta Pilaricaren ostean errekara begira ziren jubilatuen artean, Harrizko Zubipetik (2) ba ote –ala ez— ibar batetik bestera oinez zeharkatzerik. Baietz, ezetz… auskalo.
Tene Mujika, 1936an 2036rako aldarria iragarri zuena
Amatiño
2023/08/30 09:40
“Tene Mujikak gaur egun ez dauka irakurlerik, batto ere ez, ezin baita ia inon eskuratu haren libururik” diosku Kepa Altonaga irakasleak*. Hala ere, Debako neska-mutilak erruz biltzen dituen Errotazar futbol-zelaiaren sarreran zera irakurri daiteke: “elearen osasuna gaztedian dago: iraungo badu, gizaldi guztietan erabilliko duten gazteak bear ditu” (Tene Mujika, 1921).