Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Euskadi Eguna

Amatiño 2013/10/26 01:40
Jaieguna, atzo. Euskadi Eguna. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Gernikako Estatutua erreferendumez onartu zeneko eguna. Ospatu beharreko eguna ote? Nik baietz esango nuke. Beste kontu bat litzateke zelan ospatu, baina ospatu beharrak ez du, nire ustez, zalantza izpirik.

Ezker Abertzaleak ez du jarduera armatua zalantzan jartzen, abagunea baizik

Amatiño 2013/10/24 23:20
“ETAk eta Ezker Abertzaleak egiten duten balorazioan, jarduera armaturari balio historikoa onartzen zaio, baina zalantza handiak pizten dira momentuko balioaz”. Ez dut nik esaten, Mikel Saratxok eta Julen Zabalok baino. Eta nik behintzat ez dut bikote horren interlokuzio zuzena eztabaidatuko.

Blogarien aukera eta meritua

Amatiño 2013/10/22 22:35
Ohiko kazetariak eta grafikoak ez ezik, blogariak ere izan dira gaur, Karrantzan, Pozalaguako haitzuloa bertatik bertara ikusteko Repsol-Gidak egindako prentsaurrekoan. Talde bakoitzak bere txanda aproposa izan du. Baita blogariek ere.

Uste ustela

Amatiño 2013/10/18 00:10
Hamaika dira segurutik Fagor kooperatibaren hondamendia erakarri duten arrazoiak, baina, hitz bitan laburtzekotan, “lar konfiantza” edo salatu behar. Alegia, sekula horrelakorik gertatuko ez zenaren uste osoa. Uste ustela.

Informazio-bilketa sekula ez da inuzentea

Amatiño 2013/10/15 22:00
Bistan da inuzente samarra naizena. Nik ez dut sekula uste izan euskal paperak Salamancako artxiboetan gorde izana jakineko ideologia-estrategiaren bati zerionik. Uste nuen “jagote” kontua baino ez zela; ez, ordea, egitarau politiko nabarmenaren ondorio.

Petrarcaren mendia

Amatiño 2013/10/13 21:05
Petrarca oinez igo zen Ventoux mendi gainera 1336an. Hona zergatik zenbaitek alpinismoaren aitzindaritzat jotzen duen Arezzoko poeta. Hala ere, geroztik ez dira izan mendigoizaleak tontor 'haizetsua' munduan barrena ezagutarazi dutenak, txirrindulariak baizik. Ventoux gailurra txirrinduzaleen igoerarik mitikoenetakoa da.

Gallastegui eta EGA Master, Gabonak aurretik

Amatiño 2013/10/09 23:50
Eibarko Udalak abenduaren 20n kaleratuko du Miguel Gallastegui pilotariari buruz nik neuk egindako liburua. Astebete lehenago, berriz, Deusto Business School-ek "EGA Master kasuaren metodoa" saiakera aurkeztuko du, Iñaki Garmendia eibartarrak 1990an sortutako enpresaren garapenaz. Honela iragarri du, behintzat, Ego Ibarrak udal webgunean.

“Esne-bideak”: primun vivere deinde philosophari

Amatiño 2013/10/06 23:50
Zenbat alderdi hainbat bide, nonbait, herri honetan; baina beldur naiz, guztiak ere, ez ote diren “esne-bideak”. Hau da, esne-berbetan jardun, jardun eta jardun, inora ez garamatzen bideetan barrena.

Lang Lang, piano piano

Amatiño 2013/10/03 09:50
Hogeita hamaika urte besterik ez ditu eta honezkero da munduko piano jotzailerik onenetakoa. Euskal ikusentzulegoa hartaz gozatzeko berebiziko aukeraz jabetu zen astearte iluntzean eta ez zion muzinik egin gainezka bete zen Euskalduna Jauregian.

Anquetilen eta Talamilloren arteko esprinta

Amatiño 2013/09/30 22:00
Bai, Anquetil eta Talamillo elkarrekin heldu ziren –behin gutxienez— Eibarko helmugara. Esprint latzean iritsi ziren, bata bestearen ondoren, estu-mestu nork irabaziko, eta, azkenean, denbora berean heldu baziren ere, Anquetil aurretik eta Talamillo atzetik.