Bizkairik ezezagunenetakoa
Amatiño
2024/07/09 22:30
Iazko uztailaren 1ean hasi zen Bilbon Frantziako Tourraren 110. Ekitaldia. Grand Depart Pays Basque 2023 delakoa Bilbotik irten eta Bizkaian zehar egin zituen lehen bi etapak.
Erantzunik ez
Norena ote itsasoa
Amatiño
2024/07/08 12:40
Norena da itsasoa? Galdera erraza, behar bada, baina ez erantzun samurrekoa nonbait, gizateriak ez baitzuen nolabaiteko ihardespen bateraturik adostu orain dela… 40 urte arte! Eta, gainera, inori ardura al zaio?
Artegintza hostorea egitea besterik ez da
Amatiño
2024/07/05 08:40
Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) artistak sarrera-hitzaldia egin du Euskalerriaren Adiskideen Elkartean (1), Donostiako San Telmo Museoaren areto nagusian izandako ekitaldian. Lazkano da, behar bada, gaur egun bizi diren artisten artean, euskal pinturaren ordezkaririk ezagunena nazioartean. Lazkanok biltzen ditu, beste inork ez bezala, teoria, praktika eta komunikazio-arloa.
Gizon-emakumeak dira beren ekintzen erantzule
Amatiño
2024/07/02 15:15
“Nurembergeko epaiketa” (1) filmak (Stanley Kramer, 1961) orain laurogei urte aztertu zuen erabaki pertsonalen erantzukizuna, eguneroko bizitzan zein testuinguru politikorik larrienetan. Alegia, elkarrekin osatzen dugun gizartearen ardura izateaz batera, gizaki guztiok dugula norberaren ekintzen erantzukizuna. Ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.
Cristobal Balenciaga, artista eta enpresari euskalduna Parisen
Amatiño
2024/06/30 10:36
Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga hirukotearen “Cristóbal Balenciaga” ekoizpena (1) fabulazioa da, entretenitzeaz gainera, pertsonaia bera eta bizi izan zuen testuingurua ulertarazteko apropos bilbatua.
Chillida eta Nefertiti, garaikideak
Amatiño
2024/06/26 08:46
Chillidak zein Thutmosek, “Berlin” eskulturak nahiz Nefertitiren irudiak, merezi dute bisitarik. Izatez, bost-sei minuturen bueltan baino ez daude, elkarren hurbil, elkarri begira, hiru mila urteko parentesiaz, baina garaikideak. Biak ere unibertsoaren historiaren azken segundoko hondarraren mutur-puntan sortuak.
Euskaraz… nik zergatik ez?
Amatiño
2024/06/22 17:55
Imanol Pradalesen lehendakaritzapeko jaurlaritzak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza saila izango du estreinako, 1980-2024 arteko hamabi legealdi guztietan arlo hori Hezkuntza orokorraren barruan izan baita (1). Sail sortu berri-berriaren arduraduna Juan Ignacio Pérez Iglesias izango da.
Rosen, 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa
Amatiño
2024/06/19 08:25
Zendu berri da Rosen (Angel Vallejo* Rosen. Miarritze, 1942 – Gasteiz, 2024), 1960 eta 1970 hamarkadetako euskal alpinismo aintzindariaren ordezkaririk nabarmenenetakoa. 8.500 metrotik gora birritan lo egindako bakarrenetakoa.
Zein españolak garen!
Amatiño
2024/06/14 08:00
Bizi dugu egoera non, bi emakume, kalean topo egin eta euskaraz agurtze aldera, gauza diren elkarri “hombre!” esateko. Hau gertatzen da sekula izan den euskal gizarterik “ikastolatuenean” eta feminismoaren aldeko unerik aldarrikatsuenean. Halakorik, ezta Avilako gaztelarrik zaharrenek ere!
Nola 25 urtez ezkutuan bizi Donostiako "marko paregabean"
Amatiño
2024/06/09 10:55
Jose Gabriel Mujika kazetariak, 25 urtez El Diario Vasco egunkariaren zuzendari, ordubeteko elkarrizketan azaldu ditu, TVEren bigarren kateko “En Primicia” saioan, ETAren bortxakeriak zirela eta bi hamarkada luzetan bizi izandako larriminak. Besteak beste, 1999ko urtarrilean ETAk bidali zion gutuna eta geroztik gorderik izan duena, inori-inori erakusteke, “beste inor ez zedin gehiago arduratu”.