Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txistularirik txistulariena

Txistularirik txistulariena

Amatiño 2025/07/31 13:45
Jose Luis txistularia hil da (1936-2025), 89 urte betetzeko 15 egun baino falta ez zitzaizkiola. Jose Luis Perez Sarasketa txistularia zena, txistularirik txistulariena. Bere txistuaren soinupean dantzan ikasitakoak gara 1940eko hamarkadan jaiotako belalaunaldikook. Baita, gero, hamaika urtez etorritakoak ere.
Txistularirik txistulariena

Jose Luis Perez Sarasketa, 2006

Betidanik ezagutu izan dugu Jose Luis txistua jotzen. 1952ko argazkia ikusi besterik ez dago. Artean 13 urte baino ez zituen, baina, ordurako, Gregorio Santa Cruz dantza-maisu handiaren ardurapean ziharduen mutil koskorra.

Gazte asko, Sorazuleko zein Eibarko Udal txistulari-banden zuzendari izan zen. Sortu ere, berak sortu zuen Usartza txistulari-taldea, eta baita Kezka zein Amaiur dantza-taldeen sorreran parte hartu ere.

Eibarren musikarekin zer ikusirik zuen edozein ekintzatan buru-belarri aritu izan zen, tanborrada jotzen nahiz kontserbatorioa bultzatzen, ez baitzen alferrik EAJren kultura-zinegotzi izan demokraziaren lehen legealdi bietan. Besteak beste, Jose Luis izan izan, 1994 urtean, San Juan eguneko aurresku-tradizio galdua berreskuratu zuena.

Txistularitzak 500 urteko historia du Eibarren, barrena. Gaur egun ezagun den lehen agiria 1566 urtekoa da eta jakinekoa ere bada 1658an Udalerriak txistulari ofizialik bazuena. Ezin ahaztu, gainera, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1927an izendatu zuela Arrateko Ama, euskal txistulari guztien zaindari.

Eta, zalantzarik ere ez gero, Jose Luis Perez Sarasketa izan zela 1936-39 gerra osteko susperraldiaren txistularirik txistulariena.

Goian bego… txistu eta guztiko  gure Jose Luis.

.

Club Deportivo 1952
Club Deportivoaren dantza-taldea, 1952an. Jose Luis Perez Sarasketa nor den jakiteko, txistuduna aurkitu besterik ez dago.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: