Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Baikorrak eta ezkorrak

Amatiño 2014/08/25 00:05
Mendizale nafarra hil zen larunbat eguerdian, Panticosan, Garmo Beltza gailurraren eta Pondiellos orratzaren artean maldan behera 50 metroz amildu ostean. Ordu eta inguru berean, Canfranc-eko “Los Arañones” taldekideak igotzen ari ziren Infernuko gailurretara eta erreskate-helikopteroa bertatik bertara ikusi.

Turza

Amatiño 2014/08/24 00:05
Ezkaraitik 4,7 kilometrora eta Larrizabala mendatepean (1.254 m.) dago Turza, berrogeitaka urteren ostean berriro iratzartzen ari den herrixka. 1960 hamarkadako industria-garapenak sukalde guztiak hutsarazi bazituen ere, mende erdiren bueltan gero eta gehiago dira eraberritzen ari diren etxeak, nahiz auzotar berriak kanpotarrak izan jatorriz. 2004ean bi hiritar baino ez zituen erroldan eta, orain, hamarren bat gehiago besterik ez.

Nork ordainduko du jai hau?

Amatiño 2014/08/21 11:33
Espainiako herri-zorra bilioi bat euro adina da honezkero. Egungo espainiar hiritarrok ia 22.000 euro zor ditugu bakoitzeko. Zor hau bikoiztu egin da 2008tik hona eta murriztu ez ezik, hazten darrai minutuz minutu. Behin eta berriz onartu ohi dugu hurrengo belaunaldia oraingoa baino behartsuagoa izango dela. Horretara, belaunaldi behartsuak ordainduko al du belaunaldi aberatsak utzitako zuloa? Nork ordainduko dugu jai hau?

"Los Arañones" mendi-elkartearen urteroko bilera

Amatiño 2014/08/17 18:10
Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-elkarteak atzo ospatu zuen urteroko bilera. Goizean goizo lauzpabost orduko mendi-buelta, ondoren lagunarteko otordua eta opari-zozketa. Bazkalostean, etenbako jarduna afalordu arte eta gero... gerokoak.

Dezibel guztiak ez dira berdinak

Amatiño 2014/08/14 18:00
Gizarte zaratatsuan bizi garenik ez dago zalantzan. Gero eta zaratatsuagoa, gainera. Industria-iraultzak, garraio-egiturak eta hirien handitzeak eragin dute egungo zarata-kutsadura. Zarata dezibeletan neurtzen da. Dezibel denak, teoriaz, berdinak dira, jakina, Baina guztiek ez digute berdin erasaten.

Bigarren euskal inbasioa

Amatiño 2014/08/11 12:05
Ezkaraik 2.000 biztanle ditu neguan eta 15.000 inguru udaran. Hamahiru mila bisitari horietatik gehientsuenak euskal hiritarrak dira. Ez, duela mila urte bezala, Arabatik eta Nafarroatik joanda, Bizkaitik eta Gipuzkoatik baino. Hala ere, orduan bezala, orain ere, gehienak euskal hiztunak. Bigarren euskal inbasioa, nonbait.

Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere

Amatiño 2014/08/08 17:25
Edu Barinaga ia betidanik ezagutu izan dut ekoizle. Eta “betidanik” ez da, nire kasuan, euli-kaka. Esan beharrekoak aurrez aurre esaten dituztenetakoa zena banekien eta ekoizle ona dena ez du inork zalantzan jarri. Orain, berriz, ETBren zuzendaritza onartzeaz frogatu du ausarta ere badela.

Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua

Amatiño 2014/08/05 10:45
Denden eta hipermerkatuen ordutegia dela-eta sortu den eztabaidak gogorarazi dit duela hamabost urte energia ekoizteko lantegien inguruan egin ohi zen salaketa: antza zenez, zenbait ingurumenzaleren iritziz ez omen zen egoki, zilegi, onargarri edo dena delakoa Euskal Herrian euskal gizarteak behar zukeen baino energia gehiago ekoiztea. Hau da, bego, txarrenean ere, ze erremedio, euskal merkatuaren eskariari erantzuteko besteko energia-produkzioa, baina ez gero kanpora esportatzeko energiarik ekoiztu... Utikan energia!

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa

Amatiño 2014/08/01 00:10
Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian. Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan.

Iturriak lantzen zituen kazetaria

Amatiño 2014/07/30 12:30
Maria Antonia Iglesias hil da, trantsizio demokratikoarekin batera agertarazi zen kazetari-andana berriaren lekukorik nabarmenenetakoa. Kazetari peto-petoa, bere buruaren jabe zena, hierarkia onesteko prest bai, baina inoren menpekotasunik onartzeko gertu ez zegoena.