Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Betikotasunerako bidean

Betikotasunerako bidean

Amatiño 2015/03/31 11:30
Agindu bezala, Tuca Zurirainoko igoera egin genuen, mendi-eskiez, aurreko asteburuan. Talde bitan egin ere. Gazteek igande goizean bertan, behetik gorakoa (1.557-2.322 m.). Eta horren gazte ez garenok, aldiz, bi txandatan: larunbatez, bide erdia baino zerbait gehiago (1.557-2059 m.) eta biharamunean, berriz, gainerakoa (2.049-2.322 m.).

Guztiok teleaulkirik gorenaren plataformaraino (2.231 m.), gailur-barreneraino, heldu ginen elkarrekin. Hala ere, handik gora, inork ez zuen behar besteko indarrik, kemenik edo irrika berezirik izan tontorrerainoko  90 metroak egiteko.

Hurrengoan, behar bada… naizen honen kasuan, behintzat, “behar bada” hori geroko gerotan, betikotasunerako, geratuko den arren.

Tuca4

Ttipirri-ttaparra, maldan gora. Atzekaldean,  Zapatillapeko  zuloa.

Tuca3

Alex, Luis, Paco, Kontxi, Belen, Cris eta Eduardo "arañoiak". Barrenean, Midi d'Ossau (2.884 m.), tente asko

 Tuca2

 Azkenengo maldetan zehar, Aspe (2.640 m.) gailurraren magalean. Biarnoeraz Aspa zaio izena eta, aragoieraz, Esper.

 Tuca1

Nork esan du bi mila metrotik gorako elurretan ez dagoela izerditzerik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: