Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Udaberria: mendi-eskiaren sasoia

Udaberria: mendi-eskiaren sasoia

Amatiño 2015/03/23 20:35
Udaberriarekin batera heldu da mendi-eskiaren garaia. Aste Santu ostean itxiko dira eski-pistak eta, aurrerantzean, elurrak iraungo duen heinean, mendiak ez du hesirik, ez langarik, ez sarerik izango. Ezta ordaindu beharrik ere.

Elurrik ez da aurten falta eta, hurrengo asteetan lar epeltzen ez baldin badu behintzat, Pirinioetako mendiek zuri iraungo dute ekaina arte, 1.800 metrotik gora. Eski librearen sasoia heldu da.

Canfranc-eko “Los Arañones” talde aragoitarrak atzo bertan ekin zion aurtengo lehen eski-mendikadari. Hasteko, 500 metroko (1.660-2.150) igoera, ordu biko goraldia baino ez.  Taldekiderik gazteenak 28 urte eta zaharrenak… iaz baino bat gehiago.

Datorren igandean 800 metrokoa (1.530-2.320). Asmoa...

Taldea2

Igandean bildutako talde osoa

Mertxe

Hasiera baikorra,

Urdinez

jarraipen latza,

Taldeelurretan

gailur itsua eta...

Taldea1

amaiera goxoa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: