Sarrioen harana
Amatiño
2014/09/23 00:05
Sarrioen haran-inguruan sarrioak egon badagoz, hamarren bat ikusi ahal izan genituen ehun metrora aurreko asteburuan, baina haran-barreneko larretan behiak dira egun nagusi, elurrik ez den artean behintzat. Muxarrik ere ez da falta, txistuka eta harraboska. Mendiarteko alderdi paregabea, porlanezko errepidetik hiru ordu eskasera. Aurrez aurre, artez arte, hogei kilometrora, Auñamendia.
Erantzun bat
Berrogeita hamar urte ez dira artaleak
Amatiño
2014/09/20 22:00
Berrogeita hamar urte ez dira gero artaleak. Berrogeita hamar urte (1964) hasi nintzela “Zeruko Argia” astekarira Eibarko albisteak bidaltzen. Hasieran lantzean behin, gero tarteka-marteka, ondotik sarri eta, azkenik, astero-astero. Ekin nion Eibarko berriak idazteari eta, konturatu orduko, aurkitu nuen nire burua denetarik idazten, Euskal Herri guztiko erreportaiak moldatzen eta euskalgintzaren hamaika lekuko elkarrizketatzen. Kazetaria jaio ala egin egiten al da?
Eskozia, Europa berriaren adierazgarri
Amatiño
2014/09/17 23:35
Europar mapa politikoa nabarmen aldatu da azken ehun urteotan. XX. mendearen hasieran 24 herrialde zituen Europak. Orain, berriz, 47*. Hogeita hiru berri horien sorreran sekulako eragina izan zuen historiak... historiari zerizkion kulturak, hizkuntzak eta herri-nortasunak alegia; ekonomiaren lehentasunaren mesedetan Eskozian ezer gutxi eztabaidatu diren esparruak, hain zuzen; europar etorkizunak aspaldiotan jorratzen diharduen ildotik, besteak beste.
Maldan behera aritzeko jaioak gara
Amatiño
2014/09/14 13:45
Ezin esan, seguru, aurrena izan nintzenik, baina hor nonbait, hurrean… ezin bestean. Gaur egun ezin izango nuke egin. Ez dira alferrik hogeita bost urte joan. Maldan behera aritzeko jaioak gara.
Benetako akuarioa
Amatiño
2014/09/12 12:45
Aspaldiko itsasbeherarik sakonenarekin batera, Debanatura Ingurumen Heziketarako Elkarteak ibilaldiak antolatu ditu Lapari hondartza aldeko flyshean barrena. Diego biologoaren gidaritzapean, sei emakume eta bost gizonezko elkarrekin abiatu ginen marearteko zabalgunean zehar, ilbetearen argipeko itsasbizitza bertatik bertara behatzeko.
Donostia is different
Amatiño
2014/09/10 15:50
Donostia2016ren zuzendari berriak euskararik ez jakin izanak bazterrak asaldatu ditu eta, berriro ere, hamaikagarrenez, sortze beretik ganoraz erditu ezinik ari den egitasmoa, auzitan jarri. Donostia is different.
Astakeria sinesgaitzak
Amatiño
2014/09/08 18:52
Aurreko mendeko hirurogeita hamargarren eta laurogeigarren hamarkadetan, euskara normaltzen eta erakundetzen ari zelarik, ohikoak ziren hankasartze ikaragarri handi samarrak han-hemenkako seinaletan. Geroztik bide luzea urratu da, eta nabarmen onerako gainera, nik uste. Hala ere, oraindik ere, ez da lantzean behin demaseko astakeriarik falta izaten.
Zurikerietan
Amatiño
2014/09/05 10:35
Hasier Arraizek esan zuena delitua ote den? Bosta axola. Hori ez da eztabaidatu beharreko kontua. Sasi-eztabaida iruzurti hau "Dignidad y Justicia" elkarteari eta Sortu berari komeni zaie, ez egiazko eztabaida politiko sakona nahi dugun hiritarroi. Arazoa ez da inork delitutan jardun ote duen, zurikeria nabarmenetan baizik.
Eskozia la Brava
Amatiño
2014/08/31 21:05
Jakinekoa da Eskozia modan duguna. Baina, zenbaitek besterik uste arren, Eibar futbol-taldearen “Eskozia la Brava” izeneko lagunarteak ez du batere zer ikusirik eskoziar aldarri politikoekin eta, are gutxiago, irailaren 18an han izango den erreferendumarekin.
Ipurua inor kokiltzeko gai da
Amatiño
2014/08/28 17:55
Eibarrek aukeran jokatu omen zuen Ipuruako zelai txikerrean eta Reala, berriz, ito, “sekuentzia luzeetan” jardun ezinean. Ipurua txikia bide da, Iruñeko Osasunazaleek, galtzeak erakarri izaten duen amorruaz, zera kantatu zutenetik: “Esto no es un campo, es un futbolín!” Baina Ipurua, benetan, txikia al da?
