Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Hildakoek ez dute mamurik ikusten

Amatiño 2026/09/19 15:10
Jakinekoa gero, zuzendariak nahi eta komeni zaizkion lizentziak har ditzakeena, baina horretan datza, hain zuzen ere, filmaren akats eta porrota: neurriz kanpoko lizentzian, hariaren ahulerian, istorioa egituratzeko ate faltsuan. Nahi eta asmatu ezinean.

Vinceró! Vinceró! Puccinik Kontxan irabazi

Amatiño 2026/09/13 13:45
Orio eta Arraun Lagunak izan dira nagusi Kontxako estropadetan. Azkenean, baina ez ezustean, oriotarrak eta donostiarrak izan dira Puccini konpositore italiarraren “Vinceró! Vinceró” kantatu ahal izan dutenak.

Diasporak elkartzen gaitu

Amatiño 2026/09/08 14:10
Benetako euskalduna izateko hiru baldintza bete behar omen dira: euskal abizen "sonoroaren" jabe izatea, euskaraz jakitea eta Ameriketan osabaren bat edukitzea (1). Hala balitz --ez dirudi derrigorrez horrela izan beharko lukeenik-- ez lirudike martxa honetan gure espeziea askorik ugalduko litzatekeenik.

Goyaren margo eta guztiko eliza, presa-gainean

Amatiño 2026/09/03 00:05
Zaragozatik ordu erdira, Muel eta Botorritaren artean 6 km. besterik ez daude. Botorritako ur-auziek eta Muelgo ur-kontuek 2000 urte inguru dituzte. Botorritan, urik ezaren eztabaidetan baskoiek galdutako auziaren testuak (1) aurkitu ziren eta Muelek, berriz, erromatarrek eragindako oasiaren gogoangarri izaten jarraitzen du.

Denok ikuskizunaz konforme

Amatiño 2026/08/28 23:55
Ez dirudi erraz-erraza izan daitekeenik 1970eko euskal kanta berria, “trova” kubatarra, Xalbadorren heriotzaren 50. urtebetzea, Sorozabalen Debako Martxa, Jose Francoren pasadoble-airea eta Lizardiren tango-kutsua elkarrekin uztartzeaz gainera, entzuleak kantatzen jartzea. Baina lortu lortu du bart, Deban, Iñar Sastre jarduera-artistikoaren irakasleak, Ainara Ortega abeslariaren eta Alejandro Martinez biolontxelo-jotzailearen laguntzaz (1).

Mahler Orchestraren maisutza, Sokoloven hipnosia eta Berliozen apoteosia

Amatiño 2026/08/25 13:25
Datorren igandean amaituko da aurtengo 87. Donostiako Musika Hamabostaldia. Euskal Herrian urtero eratu ohi diren musika-ekitaldietarik azpimarragarrienetakoa. Batez beste, Senperetik Arantzazuraino, Donostian barrena, 90 saio programatu dira, 30.000 entzule ingururentzat.

Europako Balkoia: abegi ala gotorleku?

Amatiño 2026/08/20 00:10
Ceutako kontuak gogorarazi dit orain 40 urte inguruko film distopikoa, zeinean amaiera benetan aitzindaria baitzen: milaka lagun pateratan, egun-argiz Andaluziako hondartzetara heltzen, Europan sartu gurarik. Eta...

Geriza, eguzkiaren itzala, ala geriza bera ote eklipsea?

Amatiño 2026/08/15 17:30
Eguzkiak eta ilargiak sekulako protagonismoa izan dute euskal mitologian, etnologian eta kontakizun zaharretan. Barandiaranen ildotik jarraitu besterik ez dago. Eklipsearen aipamenak, ostera, hutsaren hurrengoak dira. Eta aurreko asteazkenean sumatu genituen jaramonik ezaren hainbat arrazoi.

Miguel Ángel Blanco

Amatiño 2026/08/10 13:45
ETAk 1997ko uztailaren 10ean bahitu zuen, Eibarren, Miguel Ángel Blanco (1) Ermuko PPren zinegotzia, hurrengo 48 orduetan Gobernu espainiarrak presoak euskalerriratu ezean, hilko zuela mehatxu eginez. Jon Sistiaga eta Juanjo Lopezen dokumentalak egun bi haietan gertatuaren berri zehatzik ematen du: “Miguel Ángel Blanco. Las 48 horas que lo cambiaron todo”. Netflix, 2026.

Nolanen odisea eta Argentinako bonboiak

Amatiño 2026/08/05 12:50
Christopher Nolanen “Odisea” filma ikusi nuen egun berean, Argentinatik bisitan etorritako lehengusinak Havannet kaxa ekarri zidan oparitzat. Buenos Aires ez da Troia eta hiru orduko filma ez da sei txokolateren kaxan sartzen, baina Havannet bonboiek eta Nolanen filmak badute antzekotasunik: denetik dute lar eta ez beti onerako.
Aurkezpena

Amatiño

Luis Aranberri Mendizabal