Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / EibarOrg blog-komunitateak 20 urte bete ditu!

EibarOrg blog-komunitateak 20 urte bete ditu!

Asier Sarasua 2024/07/17 22:55
Ospakizun eguna daukagu gaurkoa, EibarOrg blog komunitate honek 20 urte bete dituelako.

2004ko uztailean ipini genuen martxan Euskal Herriko lehenengo Blog komunitatea izan zena, https://eibar.org/blogak komunitatea. Hasierako probak egin ondoren, uztailaren 17a da nolabaiteko "urtebetetze ofizial" orduan eman genuelako Bloga kudeatzen ikasteko ikastaroa. 15 lagun inguru elkartu ginen CodeSyntaxen bulegoan, Luistxo Fernandez irakasle zela.

Ikasleak, berriz, Oier Gorosabel, Mikel Larreategi, Ander Arroitajauregi, Leire Narbaiza, Joseba Zabala, Oier Araolaza, Iban Arantzabal, Imanol Trebiño, Luis Alberto Aranberri Amatiño, Xabier Mendiguren, Asier Sarasua, Mikel Iturria, Joseba Etxarri, Iñaki Zugasti, Gari Araolaza eta Felix Elortza.

Horko erdion blogak oraindik bizirik samar daude gaur egun ere EibarOrg-en bertan; eta beste pare batenak EibarOrg-etik kanpo. Bidean joan zaizkigunak ere badira pare bat (Fernando, Imanol, Felix); baita blogintza probatu eta utzi dutenak ere. Denbora honetan 40 blog inguru sortu dira EibarOrg plataforman eta 15.000 post idatzi ditugu denon artean, euskara hutsean. Hori ere bai baitzen 2004an gutako askoren nahia, Interneten euskarazko edukia sortzen laguntzea. Tira, gure harritxoa jarri dugu.

Orain dela 10 urte idatzi nuen Eibartarrak posta-zerrendaren, EibarOrg elkartearen eta gure blog-komunitatearen historia labur bat. Harrezkero ez da aldaketa handirik egon, sare sozialen tirania baizik ez. Asko laburbilduz, 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean webgune probisional estatiko bat izan zen Eibar.org-en lehen bertsioa. 2000. urtean, Eibar.org Elkartea sortu zen eta, zopen garatutako webgune dinamiko batera eraldaketa egin ondoren, 2004an gure blog-komunitate hau sortu zen.

Tirriki-tarraka bada ere, 20 urteren ondoren oraindik ere bizirik jarraitzen du gure blogari plataformak. Ez sasoi bateko bizitasunarekin, jakina, baina oraindik ere astean 8-10 artikulu kaleratuz. Azkenengo hilabetean, esate baterako, 40 artikulu argitaratu ditugu denon artean. Ez da gutxi, lehenengoak izan eta 20 urtez eustea.

Hortaz, zorionak guri, zorionak https://eibar.org/blogak komunitateari!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz