Botatakuak jasotzen
Zuen momorruan hezkuntza egokirako azken aholkua, guraso amantisimuok. Umetan hazixa ereittia ez dalako nahikua, eta maittasunez jagon bihar da, harik eta txittiak habixatik alde egin arte! Aholku hau erreza da: zuen txikitxuari erakutsi, gauzak hor zihar bota lagata be, beeeeettttti etorriko dala bateronbat atzetik, jasotzera. Halan, gaztaruan -bere muskuluen pixuak garunana gainditzen dabenian-, gizarte osuak parte hartu ahal izango dau zuen umetxuak botatakua jasotzen. Egitteko gauza hoberik ez dakagu eta!
Lekittoko Kiroldegiko gimnasixuan, adibidez, pozez zoratzen gabiz horregaittik.
Jubilatzeko hurre dagon garbitzailliari, eguna alaitzen detsazue, zuek botatako 30 kgtako dozena bat pesa jaso bihar izaten dittuanian.
Gimnasiuan atseden bat hartu bihar daben pertsonia, pozik jezartzen da eskiña baten, gimnasioko jezarleku bakarra zuen jartsixa, ur botillia eta telefonua lagatzeko mahai partikular modura erabiltzen dozuenian.
Zer esanik ez, makiña bat erabiltzera juan eta pertxero modura erabilli dozuela ikusten dabenian.
Eta pertxeruei buruz gabizenez, gogoratzen dozue Covid19 pandemixia? Zelako ondo pasau genduan, baietz? Ba, kiroldegiko aldageletan 2 metroko distantziako mugak ipiñi ziranian, zoragarrixa zan leku libriak zuen erropekin-eta okupauta topatzia. Takillak? Zetako??
Eta aldagelan bertan, zuen ume kankailuak dutxatzian, jaboian potia amaitzen dabenian, zer egingo dabe? Ba pote hutsa bertan laga. Etxian erakutsi detsazuen modura!
Halaxen, guraso amantisimuak, zuen umetxua mundura libre bialdu ahal izango dozue. Dana libre. Porque yo lo valgo, bai horixe. Lasai ibilli; danok kargutuko gara-eta, euren erosotasunakin.
Honenbestian... fly, fly away mundura, little momorrow!
OHARRA: honenbestez, 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
KillerSplaining eta guzti, ona
Poliziakuen nobela ona; oso ondo pasau juat, eta 3-4 egunian irunsten dan erritmo bikaiña jaukak, egittura zinematografiko eta ez oso korapillotsu batian. Noiz okertuko, noiz okertuko... egon nok, azkenengo momentura arte (halako liburuak amaieran galtzen juek hauspua...) baiña alde horretatik be oso ondo: banastian egitturia sendua da, eta larrapastara bakarra azkenaurreko kapituluan emoten jok, generoko konbentziñuetan bete-betian jausitta. Egixa esan, barre be egin juat horren kontura (tiro bakarrakin bizitza osoko helburua bete biharrian, #KillerSplaining saiua, eta "onei" hiltzailliari segadia egitten lagatzia...), eta etxok iñondik iñora illuntzen aurretik emondako gozamena. Gazte bati emoteko moduko liburua.
So long, Agatha!
Hauxe dok ba, saguen artetik erreskatautako liburu txorta honen azkena. Banekan bai, amaitzeko gogua! Izan be, esan najeikek Agatha Christien estiluakin nahikua eta sobran izan dotela. Entretenigarrixak badittuk bai; baina gaixak eta endreduok, ba zera... ez dittuk munduan gehixen interesatzen jatazen tipokuak.
Interesgarrixena, neretako, 1970an idazle eta irakorle mota honen interesen erretratua izan dok: Nurenbergetik iges egindako nazixak; 1968ko ikaslien protestak; arma kimiko eta nuklearrekingo kezkia... Hortaz gain, Christiek ahalegin berezixa egitten jok tejemaneje diplomatikuen mundu hermetikuari kuku bat egitten, eta hori be ondo dago. Horixe.
Heriotzaren profesionalak
Irakorketa jasoekin jarraituz (eztula), oker ez banago hauxe dok Agirre Solarteko lokal zaharretik saguetatik erreskatau nittuan liburuetatik azkena. Bueno, ondo jagok: Poirot egipziorik barik, idazliak bere erosotasun-eremutik kanpo be ibilli leikiala erakutsi jok, Egipto zaharreko testuinguruan bere betiko hilketak eta peskisak ipiñitta. Entretenidua dok, "zein izango ete dan" jolas hori asmau nahixan dibertigarrixa: neri behintzat, Christiek zirixa sartu nok, susmo guztiak "ez susmagarrixenari" bideratuta listuana eginda, eta azken momentuko kiebro (ez oso sinisgarrixan, dana esan bihar bada) gitxien espero zenduana errudun modura deskubriduta. Betiko moduan, irakorri nahi dabenak kontsultako kajan izango jok.
Jet seteko arlotia
Bizitza osuan TBn ezagutu doten tipo honi, banetsan afiziñua, zale haundixa izan barik: letra onak egitten zittuala, bale; musikia be atsegiña egin jatala, bale; baiña ez neban -beste artista batzuekin egin izan doten modura- bere diskografia osua arakatu, eta bere ekoizpen literarixua iruntsi. Hori hala izanda, gauza batzuen barri banekan: bere garaian IU-ri emondako babesa; elkarrizketaren baten Espainiari buruzko gauzaren bat edo beste entzundako gauzak; drogekin bueltaz pasauta ibillittako pertsonian ahoberotasunak.. Baiña sakontzeko premiñarik, edo gogorik, etxatan sekulan etorri. Halan da eze, bookcrossing bidez etorri jatan liburu honen irakorketia, ez da zaletasun ikaragarri batek eragindakua izan; beraz "birjiña" eta aurreiritzi barik nenguan. Eta, uste nebana baiño tipo... "osuagua" eta interesgarrixagua topau dot; espontaneidadiak gidatuta, bueltaka ibillittako harribolia -eskuma-ezker kolpeka-, bizitzan ez siñisteko moduko suertia izan dabena, literato haundixekin ibiltzeko konplejua dakan kaletarra, eta lumpenakin ibiltzeko konplejua dakan arima sentikorra. Lehengo bestian gelditzen naiz: ez naiz Sabinaren jarraitzaille sutsu bihurtuko; baiña bai ostera, handik eta hamendik entzutzen dotenian, beste ulermen batekin entzutzeko gai.
Karst zatitxo historikuak
Edozein eliza gotikok, bere arku, kolumna eta txokuetan, 1000 irudi xelebre gordetzen dittu, begiratzen dakixan gozamenerako. Burgoskua, nabarmenetakua izanda, Angel Herraiz argazkilarixan ehizaleku izan da urtietan. Motibuak lokalizau, argiztapen eta aukera egokixa billau, eta... taka. Urtietan egindakuen artian aukeratutako argazkixekin erakusketa bat montau zeben, eta horren kontura liburu hau prestau: irudixak dira protagonista, eta bakotxari txertatutako testutxo apropos batekin gaba asko entretenidu destaz, lotara juan aurretik sei edo zazpi gargola ikusteko atxakixiakin. Irailleko kongresuan Edelweiss taldeko lagun batek erregalau zestan; gustau jata, igual espeleologuok hainbeste estimatzen dogun kareharriz eginda dagolako!
Giro postbiktoriarran erretratu erakargarri bat
Beste baten, be, frogatuta geratzen dok azal zatar batek liburu bikain bat ezkutatu leikiala. Izenak be ez najinduan erakartzen; baiña liburu bat irakortzen saiatu barik baztartzia eziñezkua jatanez, ba sorpresa polittak izaten jittuadaz.
Idazlan ederra dok, luzia, mamintsua, atsegin-egun asko emon destazena. Badirudi zati haundi baten esperientzia pertsonaletan oiñarritzen dala, nahiz eta autobiografixia ez izan: pertsona baten lehelengo 30 urtien historixia kontatzen jook. Orduan arazoz eta estualdiz betetako bizitzei buruzko liburuak jeguazen modan (normalian aberatsak idatzittakuak), eta Maughamen ekarpenetako bat “pobre birtutetsuan” topikua errealidadera ekartzia izan zuan, estualdixak jentiangan eragindako benetako higaduria erakutsitta. Bistan da bai, autoriak halako girua ondo ezagutu juala; pasarte batzuk oso “benetakuak” dittuk: osaba-izeko erlijiñozaliak (biktoriar aroko gaztiak, ordurako zahartuta); euren etxeko girua eta miserixak; barnetegi inglesak (zenbat belaunaldi traumatizau jittuek hórrek purgatorixuok?); Pariseko bohemixuen postureuak eta errealidadiak; bere nahixak erreprimitzeko joera ixa patologikua jaukan protagonistia (tituluak be horrekin loturia ei jaukak, Espinosa sefaradtarran De servitute humana seu de affectuum viribus idazlanetik); bikote harremanak, toxikuak eta bestiak (idazlian bisexualtasuna hamen igartzen ei dok gehixen, emakumezko pertsonajiak orduko topiko apal-otzan-desmaiazaletik urrin jagozak-eta); medikuntza ikasle baten eguneroko bizitzia (gabeko txandak, bisittak, hilzorixak...) ; homeless kondiziñua, bizimodu “normaletik” uste dana baiño hurrago egoten dana... azken bixen deskribapenetan, balixo plastiko haundiko pasartiak jagozak, garai horretako testuetan sekula irakorri ez dittudazenak. Gauza bera esan najeikek protagonistiak liburuan zihar egitten daben eboluziñuari buruz, erlijiñozaletasunetik ateismo eta nihilismoruntz. Karga haundiko testua dok, eta halan be oso gustora irakortzen dana; halan be, uste eze bere garaian, kritikuak etxuela asko estimau (modernismuan sasoirako, Maughamek estilo “zuzenegixa” ei jeukan...).
Nahi barik ikasten
Euskerazko lehelengo manga argitalpena ei dan honetan, adituak emongo dabe bere iritzi kualifikaua. Nik ostera, gure etxeko neurrixa emongot: 14 urteko semiak jo-ta-iruntsi egin dau, "too guapu dala" esanda (sic). Gero ni etorri naiz -noski- eta baieztatu neike bertako abenturen testuinguruan fideltasun anatomopatologikua -osagille legez-, eta historixian entretenigarrittasuna, suspensia eta emoziñua -komikizale legez-. Komikixa bera mamintsua da, oso, eta entretenimendu denpora asko emoten dau -Akira tipoko komikixen aldian, irudi asko eta haundixak, eta testu gitxi dakezenak-. Dana kolorez egotia, eta kontakizunan erritmo gorakarixak be laguntzen dau. Puntu gorenian amaittuta! Eta hurrengo atala noiz etorriko dan desiatzen lagata. Too guapua benetan.
Azkenetan
Aurrekuen onduan, alde haundixa igarri detsat. Idazteko forman oso ezbardiña. Txarra ez, e? Idazteko forma zatikatua gustau jata, tertuliaz tertulia eta pastatxoz pastatxo zaharrekin berbetan osatzen doian puzzle bat da, gero eta interesgarrixagua; tamalez, azken pajiñetan dana harrapaladan amaitzen da, suizida bikotxen misterixuandako argipen ez oso sinisgarrixa harilkatuta.
Irakorri dotenangaittik, hauxe da Christiek Hercule Poirot eta Ariadne Oliver pertsonajiekin idatzittako azken nobelia. Kuriosua, lehelengua be oin dala gitxi irakorri nebalako; eta kritikuak hasierako eta amaierako nobelen arteko hizkeria aittatu zebelako, alde haundi hori detektauaz eta aztertuaz.
Ez da umiendako ipoiña, ez
Neri be gertatu jatan: bertsiño sinplifikauak baiño ez ezagutu (Liliput, umiei zuzenduta) eta idazlan honi buruzko ideia guztiz aldrebesa euki. Sorpresa ona izan da, kritika zorrotza eta umore fin sarkastikua (Monty Pythonen aintzindarixa) biltzen daben liburua topatzia. Kontra, oin dala 300 urteko idazkeria -gaur egungo narraziño kodiguetatik urrin- eta zentsura batetik baiño gehixago pasau dan testua (Motte, Franco...); honek irakorketia pixkat luzatu dau (urte pare bat badira, irakortzen hasi nintzanetik), baiña merezi izan dau, horixe baietz.
Papalagixen estiluan, garai hartako gizartian kritikia egitteko erabiltzen dau, batez be goi-politika kontuetan. Liburua -oso modernua bere sasoirako, irakorri dotenez- zatika antolatuta dago, eta Gulliverrek bere biajietan topatzen dittuan kulturak, arlo diferentietan analogiak eginda "egurra" emoteko erabiltzen dittu: Liliputen, gataza relijiosuen karikatura bat dago; Brobdingnagko erraldoienian, armen erabillerari buruzko kritika morokua dago (arrarua, XVIII mendian gagozela kontuan hartuta!); lorden eta komunen ganberen ponpa eta burokrazixiari be beriak eta bi emoten detsaz. Laputa ugarte hegalarixan (frankistak onartu ez zeben izena, ediziño honetan "Laput" ipiñitta) erakunde akademikuen karikaturia egitten dau, ikergai absurduekin; haundikixak ezkutau nahi izaten dittuezen iragan illunak azaleratzen dittu; eta erregiekingo audientzixetan izaten dirazen umiliaziño zeremonia aboziñauak. Japonen, holandesen konturako txantxa nahikua dago (osorik ulertu ez dotena), eta "fumie" erritualan barri izatia oso interesgarrixa egin jata (kruzifijua zapaltzekua, nik ezagutzen ez nebana). Azkenik, yajuen eta juijinen lurraldian (francoist for "houyhnhnm" and "yahoo") sartzen da, gizakixak morroi eta zaldixak nagusi dirazen herrialdian. hamen, kritikiak bere gorena jotzen dau, Europako gerren era sistema legalan gaiñeko ikuspegi estralurtar interesantia emonda; eta azkenengo apologixan baten, sistema kolonialari kritika gordiña egitten detsa -Erresuma Batua kanpuan lagata, noski-. Forman leuna, baiña edukixan azido sulfurikua baiño korrosibuagua dan deskargo pasarte barregarri hau inglesez irakortzeko gogua emon destana, eta hamen dago:
"But I had another reason, which made me less forward to enlarge his majesty's dominions by my discoveries. To say the truth, I had conceived a few scruples with relation to the distributive justice of princes upon those occasions. For instance, a crew of pirates are driven by a storm they know not whither; at length a boy discovers land from the topmast; they go on shore to rob and plunder, they see a harmless people, are entertained with kindness; they give the country a new name; they take formal possession of it for their king; they set up a rotten plank, or a stone, for a memorial; they murder two or three dozen of the natives, bring away a couple more, by force, for a sample; return home, and get their pardon. Here commences a new dominion acquired with a title by divine right. Ships are sent with the first opportunity; the natives driven out or destroyed; their princes tortured to discover their gold; a free license given to all acts of inhumanity and lust, the earth reeking with the blood of its inhabitants: and this execrable crew of butchers, employed in so pious an expedition, is a modern colony, sent to convert and civilize an idolatrous and barbarous people!
But this description, I confess, does by no means affect the British nation, who may be an example to the whole world for their wisdom, care, and justice in planting colonies; their liberal endowments for the advancement of religion and learning; their choice of devout and able pastors to propagate Christianity; their caution in stocking their provinces with people of sober lives and conversations from this the mother kingdom; their strict regard to the distribution of justice, in supplying the civil administration through all their colonies with officers of the greatest abilities, utter strangers to corruption; and, to crown all, by sending the most vigilant and virtuous governors, who have no other views than the happiness of the people over whom they preside, and the honour of the king their master.
But as those countries which I have described do not appear to have any desire of being conquered and enslaved, murdered or driven out by colonies, nor abound either in gold, silver, sugar, or tobacco, I did humbly conceive, they were by no means proper objects of our zeal, our valour, or our interest. However, if those whom it more concerns think fit to be of another opinion, I am ready to depose, when I shall be lawfully called, that no European did ever visit those countries before me. I mean, if the inhabitants ought to be believed, unless a dispute may arise concerning the two Yahoos, said to have been seen many years ago upon a mountain in Houyhnhnmland".