Nun dagoz baltzak?
Kuba. Nere inguruko jente askok mirestuta, hain presente leku askotan (idazlagunak, kantuak, elkartasun ekimenak, historia liburuak... ) mitotik harutzago, ez nok sekula sartu bere historixia miatzera. Gogo haundirik be ez najeukan: Moncadako kuartela dala, Granma itsasontzixa dala... takian potian aittatutako izenak, Latam historia iraultzaillien zurrunbilluan, interesgarrixak seguraski, baiña propaganda politikuan eragiñez, entsalada gogaikarrixa egitten jataan, eta sekulan ez nok animau serixuan irakortzera.
Dana dala, liburu honen muiña ez dok aro hori: abiapuntua 50 hamarkadia dok bai, Batista-Castro aldaketia, baiña kontatzen dirazen historixa gehixenak Fernando VII - Alfontso XII sasoikuak dittuk. Oso interesgarrixa: merkatari familixa "trepa" baten jarraipenak Kubako XIX mendeko gorabehera nagusixak ezagutzeko aukeria emoten jok. Baiña interesgarrixena, duda barik, esklabuen gaixa izan dok: buruan dirua eta ospea baiño ez dauken señorituen aldian, Afrikan ehizatuak eta transplantauak dirazen pertsonak, ganauan modura tratauta ("sacos de carbon" eufemismuakin) - une batetik aurrera, kubatar ilustrauen artian honek sortzen dittuan kontraesanak - Afrikatik ekarrittako kulturian zatixak, inposautako kristautasunakin nahastian... Kubako historixa haundixian leku nahikorik izan ez daben (baiña hango aberastasun guztien oiñarrixan dagon) arbaso baltzen lekukotasuna.
Azken fiñian, sinistunak izan ez arren, antxiñako euskaldunen sinismenak interesatzen bajakuz... ze alde dago ba, etnografikoki, Niger edo Kongo aldetik Ameriketara salto egindako Chango, Yemaya etabarrekin? Bajaukat atxekixia nere musika zaharra atzera entzutzeko, honei gauzei erreparauta.
Mamin askoko liburua, edozelan be; oso gustora irakorri dotena, "gehixago jakitzeko" gogua emoten daben ariketa kitzikagarrixa.