Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (I)

Momorro txiki bat sortzen (I)

orakulua 2005/12/09 20:35
Errua, bestiena beti.

Zure ume txikixa korrikan dator pasillotik, ordenadorian endredatzen ibiltzen zaran gelara bidian. Halako baten, mueble haundi horren ertzera heltzen da (bere begixen alturan geratzen dana), ez dau kurbia ondo neurtzen eta ¡konkkk! bekokixan hartzen dau hartu biharrekua. Reboluziñua; guraso bat dator etxeko alde batetik, bestia ordenadoretik... “Oi enneeee.... gure txikixak zer hartu dau.... mua mua mua.... puf puf pufffff.....”. Umiak ez detze jaramonik egitten despiste maniobra hónei, eta negar baten lehertzen da: “Gueeeee.... gue, gue, gue, gueeeeeeeeeeeee!!!!”.

Orduan dozu, guraso, monstruo txiki bat sortzeko aukera parebakua. Nahikua dozu esatia:

  • Zein izan da? Zein izan da? Mueble haundi hau? Mmmmm....! Gero.......! Mueble gaiztua! Ta, ta, ta! To, mueble gaizto halakua! Ta, ta! (muebliari plastateko batzu emonda).

Halan, zure ume maittiak zera ikasiko dau: berak ez daukala sekulan errua. Kolpia ez da izan bere zazkartasun edo deskuido batengaittik, ez: muebliana izan da kulpia. Horretara, muebliak pagau bihar dau penitentzixia.

Imanoltxu, Asier eta beste guraso amantisimuei dedikatuta.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
Gari
Gari dio:
2005/12/10 10:08

Oier, aita izatearen traza onak ikusten jatzuz!

Arrazoi guztia daukazu. Ni beti egon naiz horren kontra. Ez bakarrik errua besteari botatzearen aldetik, gauzak biolentziarekin konpontzearekin ere! Hau da, nik kolpea hartu eta disgustoa pasatu dadin beste zerbaiti emango diot letxe bat.

Ba ez.

Bide onean ikusten zaitut. ;-)

asier
asier dio:
2005/12/15 16:41

Nere gelako oheburuan dakaraz "Duermete niño" eta "A comer". Oindiok tokixa geratzen jata Oier idazten hasi dan best-seller horrendako.

Zain nagok, Oier!

Beste pare bat kapitulu, eta Mendigrinek kaleratuko deuk!

ana
ana dio:
2005/12/21 11:14

Beste metodo bat, nire seme-alabekin eta inguruko ume guztiekin probatua, beti eraginkorra:

Non daukazu mina? Hemen? oraintxe hartuko dut! (pasa eskua kopetatik eta bildu esku-ahurrean mina). Orian urruti-uttutira bidaliko dugu mina. Nora nahi duzu bidaltzea? Getarira? Parisera? Txinara? Bale ba, Txinara!! Egun putz, fuerte!!!!! Fuuuu!!!!! Joan da mina!!! Aioooooo!!

Kontu guztia bukatzerako, umeak negar egiteari utzi dio eta ahaztu du mina. Konprobau!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024