Momorro txiki bat sortzen (X)
Parakaidista honek eremu barrixak deskubridu ahala, guraso “arduratsueri” azaltzen jarraitzeko asmotan, hamen dator serie honen hurrengo txatalakin.
Danok jakingo dozuen modura, familixa guztien gogua etxeko erregetxua potolúa ikustia izaten da (gero nerabetzaruan alderantzizko gogua sartzen da, silfide bihurtzekua alegixa, konturau barik “ume lodixa” eta “nerabe argala” kontzepto inkonpatibliak dirazela). Horregaittik, lehelengo aholkua, jaun-andriok, anbulatorixuan emondako orrixari jaramon askorik ez egittia da. Hobeto esango dogu: jarraittu zorrotz garrantzi gitxiko aholkuak (Zer sartu bihar detsagu lehelengo, oillaskua ala txahala? ¿Noiz sartu leike arrautzian zuringua, 9º ala 11º hillia beteta?...) baiña jaramonik bez elikadura aholku fundamentalei (“Umian jatekuari etxako zertan gatzik edo azukrerik gehittu bihar”).
Puntu honetara allegauta, lau berba fisiologixiari buruz, ko-guraso maittiok. Lehelengo ezagutuko dogun fenomeno barregarrixak “osmosis” daka izena, eta labur esanda, gatz konzentraziño altudun korputzak ura xurgatzeko joeria dakela da, zenbat eta gatz gehixago orduan eta ur gehixago retenidu, saguzarrari zigarruan keiakin gertatzen jakon modura. Zertarako emoten jake ganauari gatza, hil aurreko egunetan? Ura barruan retenidu deixen, bolumena hartzeko eta mataderuan pixu gehixago emoteko. Gure potolitua ondiok gehixago lodittu nahi badogu, beraz, medikuan aholkuei kasurik bez: sartu gatza bildur barik jatekuan, eta otordu artian be... emon snack industrial gazi-gazixak.
Azukriari dagokixonez, liburu baterako lain ba dago, baiña laburbildu daigun: azukria prozesu industrial baten ondorixua da, nun landara desbardiñen zukua desnaturalizatzen dan bertan dagon glukosia isolau eta konzentratzeko. Prozesu honen ondorixoz “lehen maillako” azukria urtetzen da (zurixa) eta honen hondakiñak behin eta barriro birprozesatzetik hainbeste produktu desbardin etaratzen dira (tartian, azukre baltza). Azukre guztiak nutritiboki oso pobriak dira, eta gorputzian efektu euforizante eta adiktibo indartsua dake; osasun alderdittik, bizkor esateko, droga baten ezaugarri guztiak betetzen dittu, baitta gorputzian eragitten dittuan ondorixuetan be (diabetes sortzaille nagusixetako bat azukria bera da).
Orduan, klaru dago ezta? Emon umieri gatza, ganaueri moduan, eta bihurtizuez azukre-yonkixak txiki-txikittatik!!! Bildur barik, koño!!!
Gertatu leike, jakiña, parkeko kuadrillan guraso fundamentalistaren bat topatzia, umiari litxarrerixarik emon nahi ez detsana. Hónek jipixok kontrakua eruateko zaliak dira, baiña guk diñoguna zera da: jente gehixenak gatz eta azukrez saturatzen badau bere umia, zeozergaittik izango da, ezta? Un millón de españoles no pueden equivocarse. Eta gauza jakiñekua da guraso batek ez dabela bere semian kalterik nahi. Orduan... argi dago zer egin. Ume gaixo horrek ez daka kulparik ekologista baten alabia ba da, eta horregaittik: eskindu aspitua lehelengo; gero, mantekaua; gero, azeittunak; gero ogi zatixa; gero gominolia; gero kafian azukria; gero jamonyorra... tentau, tentau umia eten barik, nekatuko da guraso fundamentalista hori ezetz esatiaz. Eta hala ez bada, itxaiñ eta despistauta daonian emoixozu almendria, karamelua, fritous de mais... Hurrengo, argumento demoledorienaz eraso ahal izango detsazu jipixari-eta: “Pero déjale ¡mira cómo le gusta!” eta umian negarrak berez-berez egingo detsa azpi-jana.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Kar, kar, kar!! Ona Umeologiaren azken atala, betiko legez. Halandabe, aita arduratsua nazen aldetik ume txotxongilo efektuaren deskripzinoaren zain nago, gurasoek alkarren artean berba egiteko erabiltzen daben hori...