Errealidade birtuala
Umian organismo fisiko birjiña izorratziaz gain (nagusixonakin parekatzeko), oso garrantzitsua da alderdi psikikua be ez ahaztutzia. Lehengunian, Markiñatik honako autobusian amama-illoba batzun aurreko asientuan tokau jatan, eta leziño politta emon zesten. Abots gozo eta apalezko konbertsaziñuan pasau zebezen biajiak irauten daben hogei miñittuak. Hobeto esanda: amandriak egin zeban berba denpora guztian, etenbako jarixuan. Berbak, esandako lez, maittakorrak ziran guztiz: “(..)Ikusten dozu behixa? Bai behi politta be. Han dago bere etxia. Eta etxian gora, mendixa. Bedar berde-berdiakin. Ene! Etxe politta hor. Eta gizona, atxurrakin biharrian. Zelako tomate ederrak, eh? Gure ortukuak lakotxiak. Eta hor basua. Eta zela ibitzen da aittitta basuan? Tra-tra-tra sasixak kentzen, ezta? Baaaai. Zeu be laster lagunduko detsatzu aittittari, ezta?(...)”. Eta segi eta segi eta segi, hogei miñittu. Paradan be hala topau nittuan, eta pentsatzekua da autobusetik jaitsi eta gero be segiduko zebela, batek daki noiz arte. Bere etxera alde egiñ arte igual.
Orduan, hausnarkor (¡!) geratu nintzan. Etxerako bidian niñuan: zenbat dakagu, gero, gaztiok zaharrengandik ikasteko! Ume horrek, amandrian maittasun jarixuak ittota, ez zeban tautik be esan Markiñatik Lekeittiorako bidian. Aukerarik be ez zeban izan, egixa -amama hiru segunduan be ez zan isildu- baiña... izan izan baleu be, zer? txarto, ala? Zertarako erabilli garuna munduari zuzenian erreparatzeko, espikerra onduan izan bageinke errealidadia erretransmititzeko?
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.