Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Titiriteruak

Titiriteruak

Oier Gorosabel 2011/10/02 23:05
Momorró txiki bat sortzen (XVII)
Titiriteruak

Irudixa: Simon (https://pixabay.com)

En los tiempos “de anchiñaco”, umiak kalerik kale ibiltzen ziran, latin-king txikixen estiluan, edade desbardiñeko kuadrilletan bata bestiari nahi barik zaintzen (harrikada bat gora behera). Halakuetan, amak nahikua zeken etxeko gauzen gobernua ahal zan moruan eruatiakin, kaleko umien atzetik ibiltzeko. Justo-justo leihora urten eta bazkaltzera etortzeko irrintzixa bota, eta hori izaten zan arreta printzipala; bazkarixa emon (biharbada begi morauakin agertuko zan umiari), eta gero ospa barriro kalera “¡Eta ez etorri afal ordurarte!”.

 Testuinguru ixa apokaliptikua pinttau dot, modu pizkat exagerauan biharbada, baiña halakuak behiñ eta barriro etortzen jataz gogora aurreko baten parkian ikusi neban paisajiakin. Zelan aurreratzen dirazen gauzak! Lehen, klase baju eta eskasekuak giñan eta aittak esku eta arpegi baltzekin etortzen ziran etxera, amak handik urten bez... gaur egunian edozein bihargiñ zehek neskamia daka. Asko aurreratu gara.

 Bueno, harira: aurreko baten parkian ikusi nebana bienestarran gizarte honen lagin ona begittandu jatan, lehelengo eszena apokaliptiko horrekin alderatu nahiko neukiana. Bedratzi bat ume juntau ziran olgetan, moltzo politta osatuta –ez dira askotan hainbeste egoten han-. Bedratzi ume hórrekin zortzi guraso zeguazen –batzu inguruan, bestiak nahastian-. Ez pentsau alkarrekin berbetan edo umien gauzak komentatzen zeguazenik, ez: gogoratu momorro txiki bat ez dala burujabe izan bihar bakarrik olgetan ibiltzeko (zer da hori?) edo inguruko umiekin interaktuatzeko. Horregaittik, gizarte zoriontsu honen adibide eredugarrixan, guraso bakotxa bere umiakin bakar-bakarrik komunikatzen zan, izan hari cucamonak egitteko, izan ventrilocuo papela betetzen ondoko umiakin komunikatzeko. Oso irudi xelebria: danak biribillian, baiña alkarri begiratu barik. Zamarixeri antxiñan ipintzen jakozen begixetako estalki hárekin gogoratzen nintzan, aurrera bakarrik begiratzeko zirazenak. Edo fast-food tabernetako mahaixak, zure pareko bezerua manpara transluziduakin estaltzen dabenak, begirada-kruze inkomodorik egon ez deiñ.

Baiña tira: lekziño ederra emon zesten neri, guraso irresponsable honi (mea culpa), hamar bat metrora liburua irakortzen nenbixan gizajuari. Graziak ez zetsela bertatik Asistente Sozialari deittu Nikon kustodixia neri kentzeko (uste dot gaba horretan ez nebala lorik egiñ, ardurian arduriakin).

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
patxi lurra
patxi lurra dio:
2011/10/03 07:04

Niko bakarrik olgetan? Eta zeu bakarrik leiduten?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024