Botatakuak jasotzen
Zuen momorruan hezkuntza egokirako azken aholkua, guraso amantisimuok. Umetan hazixa ereittia ez dalako nahikua, eta maittasunez jagon bihar da, harik eta txittiak habixatik alde egin arte! Aholku hau erreza da: zuen txikitxuari erakutsi, gauzak hor zihar bota lagata be, beeeeettttti etorriko dala bateronbat atzetik, jasotzera. Halan, gaztaruan -bere muskuluen pixuak garunana gainditzen dabenian-, gizarte osuak parte hartu ahal izango dau zuen umetxuak botatakua jasotzen. Egitteko gauza hoberik ez dakagu eta!
Lekittoko Kiroldegiko gimnasixuan, adibidez, pozez zoratzen gabiz horregaittik.
Jubilatzeko hurre dagon garbitzailliari, eguna alaitzen detsazue, zuek botatako 30 kgtako dozena bat pesa jaso bihar izaten dittuanian.
Gimnasiuan atseden bat hartu bihar daben pertsonia, pozik jezartzen da eskiña baten, gimnasioko jezarleku bakarra zuen jartsixa, ur botillia eta telefonua lagatzeko mahai partikular modura erabiltzen dozuenian.
Zer esanik ez, makiña bat erabiltzera juan eta pertxero modura erabilli dozuela ikusten dabenian.
Eta pertxeruei buruz gabizenez, gogoratzen dozue Covid19 pandemixia? Zelako ondo pasau genduan, baietz? Ba, kiroldegiko aldageletan 2 metroko distantziako mugak ipiñi ziranian, zoragarrixa zan leku libriak zuen erropekin-eta okupauta topatzia. Takillak? Zetako??
Eta aldagelan bertan, zuen ume kankailuak dutxatzian, jaboian potia amaitzen dabenian, zer egingo dabe? Ba pote hutsa bertan laga. Etxian erakutsi detsazuen modura!
Halaxen, guraso amantisimuak, zuen umetxua mundura libre bialdu ahal izango dozue. Dana libre. Porque yo lo valgo, bai horixe. Lasai ibilli; danok kargutuko gara-eta, euren erosotasunakin.
Honenbestian... fly, fly away mundura, little momorrow!
OHARRA: honenbestez, 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.