Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (VII)

Momorro txiki bat sortzen (VII)

txiko 2007/08/10 23:10
Berbetia sinplifikatzen; gurasuen lagun taldia desintegratzen.

Nere inguruko bi-hiru lagun batera erreproduzidu diranez, Euzkadi jasotzeko hárek egindako gerri-kolpiei gorazarre egingo detset nere aholku orakularren bittartez. Gaur familixakuekin hartuemonak izango doguz berbagai.

Guraso amantisimuak: zuek hartutako Biharleku Nazional horrekin elkartasunez (ume bat! zenbat neke, zenbat sakrifizio!), askotan izango doguz aittitta-amamak lagun. Total, harek 4-5 hazi badittuez, etxake ezer kostatzen guria be hartzia.

Kontua da gure umetxua hazi egingo dala halako baten, da baitta berbetan ta-ta, gu-gu hasi be. Orduan, hamen Lekeittion lehengunian ikusitta legez, aittittak gure momorro txikixa sortzen bere apurra ipiñi ahal izango dau:

  • Portutik pasa biha’naz motor txikiñetik tangarra hartuteko, eta esan Mikel: noiz etorriko... zaaaa...re..te gurera bazkaltzera?

Argixago esanda: aittitta txapelduna, lekittar peto-petua, bizkaieraz baiño ez dakixana, bere berba florido horretan batuerazko aditz trakets batzu sartu biharko dittu, umia konturatu deiñ zein dan jarraittu biharreko eredua. Gehixago esango dot: umiak, eskolan ikasittakua eta kalian egitten dana bardiña ez dala konturatzen danian, zaharrei korrejitzen hasiko jake:

  • Aittitta! Que ez da esaten “bafora”, esaten da “itxasontzi”!

Halakuetan, garrantzitsua izango da apal apal umiari arrazoia emotia, noski, eta aittitta euskañol klase baten apuntatzia. Eta umian erderakadak korrejitzia, ezta pentsau be gero!

Kontrara: momorro txiki berbaldun bat sortzeko hurrengo pausua emoteko aukeria izango dozu-eta. Entzun ondo: ahal dozun guztietan, egixozu berba ahal danik eta sinplien. Gitxi gora behera, atzeratu mental bati egingo bazentsa lez. Fuera atzizkixak, fuera aditzak edo bere ulermena oztopatu leikian edozein partikula arraro. Adibidez: zertarako ibilli “emoidazu musu bat” esaten, “eman musu” erabilli bageinke? Era berian, guraso amantisimuak, 8 urte mandokin gure momorro txikixandako, katian lotutakua “guau-guau” bat izaten jarraittu bihar dau, ez txakur bat. Modu horretan, gure etxeko errege egin euskal-sioux primitibokin, derrigorrez behar erderas expresibidade lortu. Eta hori, nagusixen “akatsak” korrejitzen jarraittuta! Orraittiokan!

Baiña gaurko aholku-txortia ez da hamen amaitzen, ez horixe. Estreiñau-barriko umian mihiñ berbaldunakin, kuadrillan, familiartian nahiz bestelako lagunarteko billeretan gure momorro txikixan integraziñua praktikatu ahal izango dogu (lagun taldian desintegraziñuakin koordinatuta: la energia ni se crea ni se destruye eta). Kontuan hartu biharko doguzenak:

  • Umia billerako harreta foko nagusixa da (nahiz eta EGB-ko 8º kurtsoko ikaskide ohien billeria izan).
  • Saiatu billerako konbertsaziño gai nagusixa umiari buruz izatia: zelan jaten daben, lo ondo edo txarto egitten daben, gaisotasunak gora eta behera, erropak, pañalen preziuak...
  • Umiak “veto” eskubidia dauka: bazkalkidiak berakin ahaztu eta beste gauzetan berbetan hasiko balitzaz, “aita, aita, aita, aita, ama, ama, ama, ama, aita, aita, ama” hasi ahal izango da, eta inportantiena, danok ixildu biharko zarie eta kasu egin umiari. Harek esandakuari erantzun (nahiz eta iñuxentekeri haundiña izan) eta segi hortaz berbetan. Ezta okurridu be kalera haizia hartzera bialtzia!

Desintegrazio garantizatua!

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024