Momorro txiki bat sortzen (VI)
Umia dutxan egon eta gero, ezta pentsatu be bañera barruan toalla bakarrakin sikatzia. Horren ordez, umiari lurrian toalla bat ipintzen erakutsiko detzagu; toalla horren gaiñian jarriko da dutxatik urtendakuan, ura darixola; bigarrengo toalla bat hartuko dau orduan, eta han sikatuko dittu korputza eta ulia. Gaiñera, toalla bi erabilli arren komuneko solo guztixa potzuz beteta lagako dau aingerutxuak.
Ikasgai honetatik, umiak gauza bi ikasiko dittu:
1- Toalla bakarra erabiltziak edo bi erabiltziak prezio bardiña ba dauka, erabilli beti toalla bi.
2- Komuna hankaz gora laga ezkero, beti etorriko da atzetik gurasua txukundu eta sikatzera.
Ume bat baiño gehixago ba dagoz, jakiña: bakoitzak bere toalla bixak erabilliko dittu. Zer toalla bardiña erabilli ta ze otxo-kuarto! Hirugarrengo munduan gagoz ala? Gaiñera, ia ez daben umetxuak plumunixia hartuko, toalla erdi-bustixa erabiltziagaittik.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.
Kar, kar, kar!! Oso onak. Ni neu "guraso amantisimo" horietako bat izango naz laster. Glup!