Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (XI): ventriloquia eta antzezpena.

Momorro txiki bat sortzen (XI): ventriloquia eta antzezpena.

Oier Gorosabel 2009/10/15 20:30
Halan be, atentziñua gehixen deitzen destan joeria beste bat dok. Nik etxakixat antxiñako gurasuak be egingo ete zeben, edo gaur egunguak hasittakua dan; baiña kristo guztia ikusten juat antzezpen mota xelebre bat egitten. Gatxa topatzen juat hau azaltzeko, baiña ahalegiña egingo juat.

Enperatrizeko parkian bilixen estankia jeguan lehen. Harek asko zikintzen zebela ta, oiñ umien eskorta moroko bat eginda dagok bertan. Buelta osua hartzen zeban hesixa gorde dok, ate txikixa lagata, eta barruan ume oso txikixendako hiru jolasleku jagozak, gomazko lurran gaiñian. Aproposa Nikokin ibiltzeko.

Umia atetik sartu eta ate pareko jarrilekuetan geratzen dittuk gurasuak; bijilantzixia oso komodua dok halan, eta horrengaittik ixa beti okupauta egoten dittuk hórrek lekuok. Edozelan be, inguru guztian egoten dittuk gurasuak, eta ez bakarrik eskortia zaintzeko, parkia oso ederra da eta inguruan jolasleku gehixago dagoz-eta, ume nagusitxuaguendako. Halan be, ni zaldixen modura parian dakatenena baiño ikusten ez dotenez, ez naiz hortan fijatzen. Umiakin eskortara sartu, eta lurrian jarritta, hari begira egotia dok nere entretenimendua, ixilik eta geldi, beste umiekin zelan konpontzen dan ikusi... Ahal danik eta gitxien interbenitzia dok nere aukeria, eta espektakulo politta dok benetan.

Guraso gehixenak jarrilekuetan egoten dittuk, beste gurasuekin barriketan, eta umiekin relazionatzeko formia tarteko orruen bittartez izaten dok: “Mikel, geldi!”, “Iraia, ez ikutu hori!”. Telebisiñua ikusten nebaneko “Wazemank” saioko esketxa ekartzen jestak gogora, edo bestela artzain txakurren konkurtsua. Nahiz eta grazixia eragiñ, ulertzen juat nahi ta nahi ez egon bihar dala halako joera bat, izan be, eziñezkua dok oiñez ikasi barri daben ume baten gaiñe-gaiñian egotia; neri laster tokauko jatak artzaiñana egittia, kasorik egitten ez daben txakurrakin.

Guraso batzu, bereziki umezaliak diralako edo, eskortara sartzen dittuk ume kuadrilliakin batera eta papel xelebre xamarra hartzen juek. Umiak erdixan egoten dittuk, eszenatokixan legez, eta inguruan dagozen gurasuak ventrilocuo papela betetzen juek: “Begiratu ze pelota politta dakan Uxunek” (hori esan barik be ondo ikusi zeikian, diñot nik), “Esan Josebari, esan: [Gaur Karraspixon ibilli naiz]” (ez daki berbetan, barren, eta gaiñera Josebari ez detsa asko ardura Karraspixon edo Otoixoko puntan egon dan), “Goxua dago frutita, Niko?” (eta ni zain geratzen naiz, ia Nikok ezer erantzuten daben). Etxakixat ni txontxongillo bihurtze honek zelako ondorixuak dittuan garapen pertsonalerako eta horretara ezin aholkurik emon, baiña ez detsat nik honi usaiñ onik hartzen. Umiei, gaiñera, galdera ergel hórren erantzunak etxakez ardura. Gehixago esango juat: nagusixoi be etxakuz ardura, baiña “aszensoreko konbertsaziñuak” mantentzera eginda gagozak, iñori interesatzen jakon gai hutsalei buruz berbetan egittera, ixilttasuna jasateko kapazak ez garalako. Eta, zentzu horretan, tristia dok ume-umetatik “abillezixa” hori erakusten jardutia, zeiñi eta, alkarrekin ixilik olgetan egoteko bape erreparorik ez daken ume naturalei.

Halan be, atentziñua gehixen deitzen destan joeria beste bat dok. Nik etxakixat antxiñako gurasuak be egingo ete zeben, edo gaur egunguak hasittakua dan; baiña kristo guztia ikusten juat antzezpen mota xelebre bat egitten. Gatxa topatzen juat hau azaltzeko, baiña ahalegiña egingo juat: gurasuak jolasian dagozela irudikatzen juek, jolas-keiñuak egitten eta ume-berbetia erabillitta (han guau-guau! emon abracito... bota pelotita!) ; baiña begiradan, eta abotsian gogo barik dabizela igartzen jakek. Batzutan gaiñera, errejistro bi jarabixek batera: frase bat parkeko beste gurasuari, serixuan (“Pues el crío me duerme de maravilla, y no veas cómo engorda ¡va por encima de la media!”) eta beste frasia umiari, antzezle txarran eran (“Aaaai baaai, Markel, halaxe, ein guapo-guapo beste neneri). Bakarra izango nok munduan, honi hipokresia ariketia eresten detsana? Arpegi bi izaten erakustia. Biharbada telebisiñuan eragiña izan leikek, normal moduan ikusten juagu guzurretan apropos diharduan jentia ikustia (reality showak, pressing catch) eta bardin jeskuk guzurra izanda be. Hortik hurrengo pausua, faltsutasun hori gure egunerokotasunera ekartzia. Lekeittioko neska guapa/patetika horren modura; beti kamara baten fokuan egongo balitza legez ibiltzen kaletik, mokorrak astintzen eta matrallak barrutik txupatzen.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024