Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Bigarrenian, hobetu

Bigarrenian, hobetu

Oier Gorosabel 2023/03/06 23:15
Liburuen aldian, etxuat ohitturarik pelikulen gaiñian ezer idazteko, baiña "Irati" (2023) filmakin salbuespena egin bihar izan juat. Zorionak ekipuari!

Gauza kuriosua: pelikulia bi bidar ikusi juat, astebeteko tartiakin; eta bigarrenian, gehixago gustau jatak lehelenguan baiño.


Juan dan astekua be gustau jataan; baiña arrazoiren batengaittik, begi kritikua zorrotzago eruan najuan, eta falluak etaratzen ibilli nintzuan. Danak lorak euforikoki bota eta bota zebizen eta ez nintzan kortapedos izan nahi, baiña azkenian batzuk hasi giñuazen ahua zabaltzen. Haritxo honetatik etaratako tut pare baten laburtuta:

 

  • Malvarak: Irati filma tira... Ondotxo. Agian hype-agatik edo izango da baina ez zait hainbeste gustatu. Gauza gehiegi sartzeko antsia nabaritu diot, CGIa makal, arku erromantikoak ez du hanka ez buru, gaiztoa oso gaiztoa da zergatik bai... / Baten bat ari omen da esaten geure Braveheart-a dela: Ez, ixo, bilatu laguntza. / Baten batek esan zidan "Conan el barbaro" zela baina euskaraz: Oxala / Vasco txarra naiz: BAI / Joan zinemara eta ikusi, way dagoela. Eta oso gustuko duzuenok ez zaitezte flipatu hainbeste.

  • Nik: Ados, denean: pelikula guay dago, eta ikusi beharra dago horregatik eta horrelako ekoizpenak bultzatzeko. Baina hobetu zitekeen gidoiean, eta guda/efektu espezialak ere, ehem (baina hemen ulerkorra naiz, bai baitakit gauza garestienetakoa dela, eta, zer kristo, zine zoldatsuaren zalea ere ba naizelako. Bide batez, norbaitek esan bezala, epika serioegia. Detaile umoretsu/xamur/sinpatikoren bat ondo etorriko zen, tentsioa askatzeko.

Oinguan, ostera, beste arrazoiren batengaittik (espektatiba errealaguekin juan naizelako igual?) detalliekin eta "gimmick" ugarixak deskubritzen gozatu juat. Handiko eta hamendiko txoritxuak kontautako gauzak batetik (Errolan, "ajutu ez dugu", Virilaren txantxangorrixa...), ikuslien artian komentautakuak bestetik (zergaittik autozauritzen dok Irati? zer irudikatzen jok txantxangorrixak?), eta nik neuk ikusittakuak azkenik (heriotzera kondenautako franko bixetako bat , Errolanen laguna? Ximenotarren 3 belaunaldixak "konkista aurreko konkista" hasieran, kristautu nahi eta ezinda; "Zer lantzako sasia"aipua...), detalle ugari eta aberatsez betetako pelikulia dala konturatzera eruan najuek. Argitaratu orduko, klasiko bihurtuta. Gauza bera esango najeukek Maitek & Ciak egindako musikiangaittik. Kantu nagusi hori ("Izena duena bada") zuzenian herri musikan errepertorixora juateko modukua dok. Altabizkarko Kantua XIX gizaldixan sortu ez zuan ba?


Esan biharrik etxagok -gehixen aittatu dana horixe dalako- hizkuntzian trataeria oso interesgarrixa dala. Espektakulora begirako rekreaziño-ez-filologikoki-zorrotza izan arren -labar-arteko irudixak, edo gertakari historikuak legez-, ikusle arruntari eremu-sakontasuna emoteko balixo jok, argazkigintzan estiluan. Eta halako bertigo bat...


Aktorien artian, bistan dok, Edurne Azkarate nabarmentzen dok; ez najuan ezagutzen, eta gustau jatak. Dana, baiña bereziki, abotsan trataeria; ez jakixat estudixuan grabauta dagon, baiña lokuziño kanonikotik aldentzen dok, eta horretxegaittik gustau jatak. Batzutan orrua, batzutan marmarra (ulertzeko gatxa! azpitituluak eskertzeraiñok), baiña errejistro orijinala.


Horraiñok boteprontuan idatzittako oharrak; liburuen aldian, etxuat ohitturarik pelikulen gaiñian ezer idazteko, baiña honekin salbuespena egin bihar izan juat. Zorionak ekipuari!

etiketak: irati-filma
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024