Zerbitzarixen erabilpena
Bihar-dan-moroko momorrúa hezteko, ezinbestekua izango da gure umia otsein eta morroien erabilpenera gazte-gaztetandik usatzia.
Esate baterako: kalera jostailluak eruatera xaxatuko dogu (nahikua izango da behiñ edo birrittan egittia hasieran, aurrerantzian, berak bakarrik eskatuko dittualako apaparako trepetxuak; hortik aurrera nahikua izango dogu harixa jarraitzia eta ez etetia, hau da, umiari buruan ipintzen jakona kargau eta plazara eruatia).
Motorra, olgetako ume-karrua, pélotía, bizikletia, palak... zenbat eta bolumen haundixagokua hobe, eta ahal ba da bat baiño gehixago be; izan be, gure erregetxua jostailluekin errez aspertzen da (hamar minututik behiñ edo), eta bere psikomotrizidade borbokari horrek eskatzen daben aiña estimulo bermatzia da gure guraso amantisimo izaerian funtsa, trauma edo frustraziñorik ez eragitte aldera.
Jakiña: modu egokiz hezittako momorro batek bere ekipajia eruango daben coolie bat biharko dau onduan; jostaillu eta tramankuluak gorde eta aldatzeko prest izango daben ezkutari fidela. Euskaldun guztiak jaiotze hutsez kapare garalako; eta nahi ez dogun jostaillua etxeraiñok tiraka eruatia baiño gauza baju eta miserablerik ez dagolako. Ko-gurasuei harro erakutsiko detsagu, gaiñera, motorrari ipiñi detsaguzen torloju-soka eta klase desbardiñetako tuniñak, gure karriatzaille papela ahal danik eta onduen bete ahal izateko. Edozer, gure moñoñua algodoietan hazten ohittu deiñ.
****
EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.