Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Kontraesanak

Kontraesanak

Oier Gorosabel 2010/10/18 22:45
Momorro txiki bat sortzen (XIV)

Gizakixak garanez, hazkunde egokixan aldeko aldarrixak eginda be ez gagoz huts egittetik libre. Samiñez, arrazoia emon bihar detset hasieran adarra jotzen zesten lagunei; arrazoia, bai, “umia dakazunian egingo dogu berba” esaten zestenei. Gauzak teorixan eta praktikan ikustia oso desbardiña dalako. Horregaittik, umiltasunez eta belarrixak flazido, hárek aholkuak emon zestezenei barkamena eskatzen detset. Gurasuan eskarmentuakin oso desbardiñ ikusten diralako gauzak, hala San Josepen adarrak!

 Eguneroko bizitzia da giza portaeren laboratorixo onena, eta hor izan dot nik errebelaziñua, nere lekuan jarri naben egitate gogorra. Tortillia prestatzen, hain zuzen be.

 Danok dakigu momorro txiki bat sortzeko bidian, tratu preferentiak dakan garrantzixa. Hau da: jatekuan atalik onena, zatirik gozuena, letxugarik samurrena, okelarik delikauena, elikagai ekologikuena, etxeko barazkirik etxekuena, gure moñoñuandako izan bihar dala beti. Gizarte prehistoriko brutal ha ahaztuta dago onezkero: “cuando seas padre comerás huevos” esaldixan laburbildu leikian maltrato infantil aruak; animali batzu gosia pasatzen dagozenian euren kumiak jatera allegatzera eruaten detsan instinto basatixakin alderatu geinkiana...

 Lagaidazue, bai –oi guraso amantisimuak- etenaldi bat egitten sasoi basati háretako kuadro kostunbristia gogora ekartzeko. Imajinau daigun familixa osua soloko biharreko atsedenian, andriak basarrittik ekarrittako baba-lapikuari begira. Mantela erdixan ipiñi eta danok lurrian jarritta –ez dago aulkarik, ezta platerik be-, talo bana eskutan, han hasi dira ukondoka bakotxa bere kollaria lapikuan sartu nahixan. Gosetutako hárek fristixok ez dira ez, asko arduratzen mantel gaiñeko jatekua danondako bardin partitziaz. Hori biharrian, bizkorrago irunsten dabenak izango dau bentajia eta, motelaguak lapikua hutsik topauko dau konturatu orduko. Tartian etxeko txikixenak, jakiña –hárek be soloko biharrian, esplotadore infantillen biktima gaixuak- (nun zeguan justizia! nun asistente sozialak!). “Egon hadi lo, eta jango duk mehe”: horra bidegabekerixia gordintasun osoz esaldi bakarrian laburtuta. Umetxo koittauak talo apurrekin konformau bihar... eta hurrenguan espabillauago ibilli noski. Hala ziran-eta hárek sasoi basatixak...

 Urriñeko gogoetatik bueltan etorri gaittian, gaur eguneko gizarte zoriontsura, nun umiak bere lekuan ipiñi arren (etxeko tronuan) batzutan instinto prehistoriko-cimmerio baten deikada atabikua entzutzen dan. Eta, hotzikaretan, gaur eguardixan egindakuan damua sentitzen doten, iztarrixan garrotillo donga legeztxe.

 Ez naiz santua. Gure umia bihar-dan-moduan hazteko ahalegiñetan, nik be ba dakat zer aitortu eta hamen egingo dot, ante toda Españia. Aitortzen dot, bai, lotsaz beteta, umia izatia ez dala izan nere bizitzako parterik inportantiena. Damu dot bebai, pedagogia liburuak irakortzian, burura galdera zittalak etortzen jatazela behiñ eta barriro (guraso hitzaldi baten esan ezkeriok, aretotik ni harrika etaratzeko morokuak). Hónek pekatu gogorrak dira, bai, edozein gurasok dakixan moduan. Baiña konparaziñorik bez, gaur eguardixan egin dotenakin; honek ez daka izenik; honek ez daka jangoikuan barkamenik.

 Danondako tortillia prestatzen nenguan. Patatia eta piparra prijidu eta gero, arrautziakin nahastatzeko momentua heldu da. Basarriko bost arrautza genkazen, onak baiño hobiak; eta dozena bat gehixago Eroskin erosittakuak. Ba, entzun ondo –oi zeruko aingeruak, lotsatuta nago!- plater baten arrautza onak ipiñi dittudaz, eta bestian korrientiak. Eta, jausi bedi zeruko maldiziñua nigan! lehelengokuekin gurasuondako tortillia egin dot, eta bigarrenekin umiandako... Negarrez, vestidurak rasgatzen, gogoratzen dot gaiñera ekintza despreziagarri hau konszienteki egitten niharduala egindako barre karkajadak...!

 (Bost minutu ta gero, nere onera barriro etorritta). Egindakuak eginda, aurrera egittia baiño ez da geratzen. Hurrenguetarako ba dakitt: remordimientuak ez nabenez lagako halakorik barriro egitten, generuan parterik onena umiandako gordeko dot. Bardin detsa txangurrua paretera botatzen badau; edo delicatessenak ketchupez estaltzen badittu. Azken fiñian: zergaittik ez onartu txarrixei margaritak jateko eskubidia?

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

etiketak: umeologia
asier
asier dio:
2010/10/19 10:48

Oier! Harrittuta geratu nok!! Noiztik emoten detsak tratu preferentzial hori semiari???? Zeuendako tortilla bat eta berandako beste bat? Diferentia? Etxeko printzipiantzat espeziala? Jan deixala zeuena, eta ez bajok nahi, izorrai!!

Momorro txiki bat hago sortzen! ;-)

Azkenian ez haiz hain Ogrosabel izango! Kanpotik bai, baina barrutik guraso amantisimua, heu be bai. ;-)

oier g
oier g dio:
2010/10/19 23:50

Betiko moduan, ez dot ondo esplikau gauzia. Kontua da, normalian etxian arrautza klase bakarra izaten dogula (erojki). Eta jakiña, tortilla bakarra egitten dot. Baiña... egun horretan arrautza "onak" eta "korrientiak" eukitzia suertau jatan. Zer egiñ? San Ernesto Gebaran eskolakuak argi izango leukie: arrautza guztiak nahastau, eta danok tortilla bera jan. Baiña ni, pekatari honek... arrautza "onak" gurasuendako gorde, eta umiari arrautza "korriente" hutsezko tortillia emon netsan.

¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿Ulertzen dozue oiñ nere samiña??????????????

¡¡¡¡¡¡¡ELOHIM, ELOHIM, LAMA SABAKTANI!!!!!!!

asier
asier dio:
2010/10/20 11:03

AAAA!!!!! banajeuan ba! ;-)

Pentsatzen najuan zeuen tortilliak, arrautza onak eukitziaz gaiñera, kipula ta piparrak zekazela. Eta txikixana tortilla prantsesa zala.

Izan be, geure etxian holaxen izaten dok (arrautzen gorabeheria barne).

matx
matx dio:
2010/10/19 21:33

Baina nik ez dakatela umerik!! Orduan ez dabela kontatzen. Baina irakortziakin bakarrik zelako barriak. Tortila gogua sartu destazula gainera...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024