Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ez dok hamabost

Ez dok hamabost

Amatiño 2009/08/22 21:27
Edozein iritzi, ekintza, jarrera edo jokabideren aurrean izan daitezke iritzi kontrajarriak. Kontrajarriak diot, elkarren kontrakoak, elkarren antipodetan daudekeen irizpideak alegia. Baina zenbaitetan, ordea, iritzirik ezberdinenak ez dira kontrajarrienak izaten, alderatzerik ere ez duten bestelako planoetan ari direnak baino. Oteiza eskultorea eta Plazaola estetika-katedratikoaren arteko anekdota, adibidez.

Juan Plazaola (Donostia, 1919), jesulagun zentzudun eta arte-adituaren erudizioa ez dago inondik ere zalantzan. Erlijio-arteaz munduko jakitunik handienetakoa, besteak beste Deustuko Unibertsitatearen Estetika Katedradun eta Jesulagundiaren Loiola Probintziaren nagusi (1979-1985).

Plazaolak ez zuen nonbait ulertzen zer zela-eta Oteizak jarri zituen hamalau apostolu   Arantzazuko santutegiaren atari-gainean, inork ukatubako tradizioak aipatzen dituen hamabiak jarri beharrean.

Eta, ulertu beharraren beharrez, Oteizari berari galdetu omen zion: Zer dela-eta jarri dituzu hamalau apostolu?

Eta Oteizak serio asko erantzun: Gehiago ez zitzaizkidalako sartzen.

 Arantzazu por ti.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: